
10 BIDAIA-AGENTE ETA KAZETARI ALEMANIAR BAT EUSKADI BASQUE COUNTRY-N IBILI DIRA GRAND TOURRA EZAGUTZEKO
ADAC Reisen Alemaniako merkatuan ospe handiena duen agentziako 10 agente eta FVW Travel Talk hedabideko kazetari bat gure lurraldetik ibili ziren apirileko lehen egunetan. Itxaslehor Turismo Zerbitzuak-ek koordinatu zuen bidaiaren programa eta garapena.
Euskadi Basque Country-k Alemaniako merkatutik zetorren familiarizazio-bidaia bat hartu zuen apirilaren 2tik 6ra. Sektore turistikoko 11 profesionalek, Frankfurteko Espainiako Turismo Bulegoko ordezkari batekin batera, gure lurraldeko erakargarri turistiko ospetsuenetako batzuk zeharkatu zituzten, helmuga turistikoa hurbilagotik ezagutzeko eta epe labur/ertainean beren eskaintza turistikoaren barruan programatu ahal izateko.
Sektoreko 12 profesional horiek alokairuko lau ibilgailutan bidaiatu zuten, hiru profesional ibilgailu bakoitzean, esperientzia nork bere kasa bizitzeko asmoz. Hala ere, egia da ibilgailu bakoitzak aldez aurretik adostutako bidaia-programa bat izan zuela, parte-hartzaile guztiek Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat txoko eta esperientzia ezagutzeko aukera izan zezaten.
Oso bidaia desberdina izan zen, izan ere, nahiz eta une batzuetan tokiko bi turismo-gidarik lagundu, parte-hartzaile guztiek izan zuten gure errepideetan zehar gidatzeko aukera eta, horrela, esperientzia lehen pertsonan sentitzeko aukera.
Euskadi Basque Country Grand Tour, funtsezko helburuak dituen proiektua
Garrantzitsua da azpimarratzea eta gogoraraztea 2030erako Turismo Iraunkorraren Euskal Estrategian ondo identifikatutako hainbat helburu lortu nahi dituen proiektua dela, eta funtsezkoak direla gure helmuga turistikoa garatzeko, hala nola:
– Urtarokotasuna kentzea
– Deszentralizazioa / Deskontzentrazioa
– Gure jmugan batez besteko egonaldiaren igoera
– Gure helmugan batez besteko gastuaren igoera
– Erakargarri turistikoak proiektu jakin baten inguruan artikulatzea