ITXASLEHORREK “HARROBI” ZIURTAGIRIA LORTU DU header image

ITXASLEHORREK “HARROBI” ZIURTAGIRIA LORTU DU

Orain dela gitxi, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, beste hainbeste enpresa eta erakundeekin batera, Itxaslehorrek euskararen erabilera aitortzen duen ziurtagiria hartu du

Aitor Aldasoro Hizkuntza Politikarako sailburuordea izan da ekitaldiaren buru, eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea izan du lagun; Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua; Sonia Rodriguez Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria; eta Herri Administrazioetako Hizkuntza Normalizaziorako zuzendaria, besteak beste, erakundeetako ordezkariak eta gonbidatuak eta gonbidatuak osatzen zutelarik.

Ziurtagiri honen helburua erakundearen egoeraren berri ematea da, euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketari dagokienez. Horrekin batera, erakundeari aurrera egiten lagunduko dioten proposamenak eskaintzen zaizkion bitartean

Horretarako txosten bat egiten da eta txosten honek bi atal nagusi ditu.  Alde batetik diagnostikoaren ondorioak: kontraste-saioan identifikatutako indargune eta zer hobetu aipagarrienak eta etorkizunerako urratsak. –

Besta aldetik elementuen egoera: erakundeak euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketari dagokienez, elementu bakoitzean duen mailaren berri ematen da.

 

Lehen pausua gainditu egin dugu orain pausuak aurrera eman beharko ditugu