EUSKADI BASQUE COUNTRYK GOLFMESSE AZOKAN PARTE HARTU DU, SUITZAKO GOLF TURISMOAN ESPEZIALIZATUTAKO AZOKA BAKARRA header image

EUSKADI BASQUE COUNTRYK GOLFMESSE AZOKAN PARTE HARTU DU, SUITZAKO GOLF TURISMOAN ESPEZIALIZATUTAKO AZOKA BAKARRA

Itxaslehor Zerbitzu Turistikoak-ek gure helmugako erakusmahaia kudeatu, koordinatu eta artatu du, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziarentzat golfeko turismo-produktuari laguntza teknikoa ematen dion enpresa gisa

Euskadi Basque Country, Basquetour Turismoaren Euskal Agentziaren bitartez eta Zuricheko Espainiako Turismo Bulegoaren eskutik, Golfmesse azokaren 14. edizioan izan da joan den astean, Zurichen, urtarrilaren 29tik otsailaren 1era, hiri horretako azoka-barrutian. Golf turismoan espezializatutako azoka hau Fespo-rekin batera egiten da -azoka hauxe herrialde helvetiarreko oporretako azokarik handiena izanik-.

Azoka honetan egotearen helburu nagusia euskal golfaren eskaintzak bisitarien artean dituen aukerak ezagutaraztea izan da, dauden egitura nabarmenak aurkeztea eta golfean jokatzeaz gain, hiriez, kulturaz, gastronomiaz, herriez, kostaldeaz, paisaiez eta abarrez gozatzeko aukera ematen duen esperientzia anitzeko helmuga dela transmititzea.

Golfmesse

Bestalde, Fespo herrialde helvetiarreko turismo-sektore garrantzitsueneko ekitalditzat jotzen da, eta ezinbesteko hitzordua da Suitzako merkatua bezalako helmugarako garrantzi estrategiko handia duten Europa erdialdeko merkatu igorleetan egiten diren sustapen-ekitaldien egutegian.

Ekitaldi mistoa izan da, eta profesionalak eta publiko orokorra hartu ditu. Azokako 5. pabilioiak, Golfmesse izenekoak, erakusketa-gune bat izan du, bai golf-turismorako berariazko eskaintza duten helmugentzat, bai segmentu horretan espezializatutako Suitzako touroperadoreentzat, azokara joaten diren profesional eta zaleei beren produktuak eta joerak erakusteko.

Antolatzaileen arabera, 10.000 bisitari eta 180 erakusketari izan dira, batez beste, Golfmesseren edizio honetan.