EUSKADI BASQUE COUNTRY GOLFEKO HELMUGA TURISTIKO GISA SUSTATZEN DA IAGTOK ANTOLATUTAKO IEC MERKATARITZA-EKITALDIAN header image

EUSKADI BASQUE COUNTRY GOLFEKO HELMUGA TURISTIKO GISA SUSTATZEN DA IAGTOK ANTOLATUTAKO IEC MERKATARITZA-EKITALDIAN

Itxaslehor Turismo Zerbitzuak-ek gure helmugaren ordezkaritza zerbitzua eman zion Basquetour, Turismoaren Euskal Agentziari, Malagan 2026ko maiatzaren 18 eta 20 bitartean ospatu zen Europako konbentzio honetan.

IECIAGTO European Convention– Europako golf-turismoko ekitaldi komertzial eskuragarriena eta produktiboena da, eta 900 ordezkari baino gehiago erakarri zituen 2026ko edizio honetan.

Ekitaldi hau IAGTOko (International Association for Golf Tour Operators) kideei irekita dago, hau da, Europa osoko, Iparramerikako, Latinoamerikako, Afrikako, Golkoko estatuetako eta Asiako golf-operadore turistikoei, golf-turismoko hornitzaileei, golf-helmugei eta komunikazio-zerbitzu hornitzaileei.

Ekitaldi horretan parte hartu zuten ordezkari saltzaileak eta erosleak IAGTOko kideak dira, guztiz akreditatuak, eta mundu osoko golf-bidaien jaulkitzaile diren merkatuetatik datoz, eta guzti-guztiak Europako golf-helmugetako saltzaileak dira.

Konbentzioak, berez, bi bilera-egun ekarri zituen, eta horiek guztiak aldez aurretik programatu ziren, ordezkariek eskatuta, Malagako Azoka eta Kongresu Jauregian (FYCMA).

Euskadi Basque Countryk iraupen laburreko aurrez-aurreko 40 bilera egin zituen (speed meeting-ak) bi lan-egun gogorretan, golfeko turismo-operadoreen arreta erakartzeko helburuarekin, gure helmugako golf-eskaintza ezagutzeko interesa agertu baitzuten, batez ere gure autonomia-erkidegoan ditugun 18 zuloko 7 zelaien eta 9 zuloko 3 zelaien inguruan.

Zalantzarik gabe, aukera ezin hobea da gure helmuga turistikoa nazioarteko merkatuetan sustatzeko. Merkatu horiek udatik kanpo bidaiatzen duten bezeroen profilak dituzte, eta erosketa-maila nahiz kultura-maila ertain-altua dute.