SOPELA-KO TURISMOKO PLANGINTZA ESTRTEGIKO BARRIA
Sopelako udalak jaso berri du datorren urteetarako eredu izango den Turismoko Plangintza Estrategikoa, Aitor Apraizek, Javier Zamoranoren laguntzarekin landu izandakoa urte hasieratik hona.
Sektoreko eragileak kontutan izanda eginiko dokumentazio eta analisi lan handia da, besteak beste bertaratze irteerak, dokumentazio lana, banan banako elkarrizketa sakonak, inkestak, bilerak eta abar. Horren ondorio gai nagusi edo giltzarri, eta lehiakortasun abantailak atera ditugu eta era berean erronka nagusiak ezarri ere. Askenik, estrategia zehaztu da, Sopelaren turismoaren etorkizunaren ikuspegia azalduz, helburu nagusiak ere, eta horrez gain lan ardatz nagusi eta akzio plangintza zehaztuz.
Lau ardatz nagusitan lan egingo da, hau da, helmugaren kudeaketa, lehiakortasuna, produktuen garapena eta nola ez, turismo promozio eta merkataritza. Ondorioz 14 lan ildo estrategiko, eta 42 akzio zehatz, non 11 akzio nagusi bereiztu egin dira nolabait plangintza aurrera botatzeko asmoarekin, eta horrekin batera jarraipena eroateko sistema .proposatuz.
Orain martxan jartzea besterik ez da falta.