ARRAIN AZOKA PRO 2026 jardunaldiak Bizkaiko Itsas eta Irristaketa ekosistemako enpresak, LH zentroak eta eragileak bilduko ditu Bermeon header image

ARRAIN AZOKA PRO 2026 jardunaldiak Bizkaiko Itsas eta Irristaketa ekosistemako enpresak, LH zentroak eta eragileak bilduko ditu Bermeon

Pasa den maiatzaren 22an, Bermeoko Kasinoak hartu du ARRAIN AZOKA PRO jardunaldi profesionalaren edizio berria. Topaketa Bizkaiko Itsas eta Irristaketa ekosistemaren barruan antolatzen da, eta bertan elkartu dira enpresak, Lanbide Heziketako zentroak, erakundeak eta Ekonomia Urdinarekin lotutako eragileak.

Aurtengo leloa honakoa izan da: “Ekonomia Urdinaren garaia: itsasoak dakarren garapen ekonomikoa”. Jardunaldiak itsasoari lotutako garapen ekonomikorako, berrikuntzarako eta lankidetzarako aukerak jarri ditu erdigunean, baita enpresen eta Lanbide Heziketaren arteko loturak indartzeko beharra ere.

Erronkak, berrikuntza eta talentua konektatzeko gunea

Eusko Jaurlaritzak Ekonomia Urdinaren aldeko bere apustu estrategikoa aukeztu du, BFAko ekonomia sustatzeko saila, eta Bermeoko Udala-Behargintzak bultzatutako Ekonomia Urdina 2026 proiektua azaldu du.

Gainera, MD LAB proeiktuak arrakasta kasua aurkeztu du: Lanbide Heziketako zentroen eta enpresen arteko lankidetza-esperientzia bat.

Saioaren barruan, lan eta networking espazio parte-hartzaile bat ere egin da, sektoreko erronka komunak identifikatzeko eta enpresen, LH zentroen eta ekosistemako eragileen arteko konexio eta lankidetza aukera berriak sustatzeko.

Itxaslehorrek laguntza teknikoa eskaintzen du itsasoaren eta irristatzearen industriari bultzada emateko proiektuan. Proiektua ADR Uribe-Jata Ondo, Bermeoaldeko Behargintza eta Getxoko Udala-Getxolan garapen ekonomikoko agentziek gidatzen dute, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Bizkaia Orekan Sakonduz programaren laguntza du.