ABIAN DA JARDUERA GETXO ITSAS HUBEN, ENPRESA-EKINTZAILETZAKO ZENTRO BERRIA ETA BERRIKUNTZA GUNEA header image

ABIAN DA JARDUERA GETXO ITSAS HUBEN, ENPRESA-EKINTZAILETZAKO ZENTRO BERRIA ETA BERRIKUNTZA GUNEA

Itsas industriaren sektoreko eta aisialdiko, merkataritzako eta turismoko zerbitzuen 15 proiekturekin.

Aste honetan hasi da jarduera Getxo Itsas Huben, enpresa-ekintzailetzako eta berrikuntza-poloko zentro berrian, herriko Kirol Portuan.

Otsailean egindako deialdi publikoaren ondoren, 15 proiektu aukeratu dira, eta 16 lanpostu beteko dituzte (eskainitakoen %86). Aurkeztutako ekimenen eta talde sustatzailearen kalitatea, Getxoko eta Bizkaiko egoitza, berrikuntza eta proiektuak sektore nautikoarekin lotuta egotea baloratu dituzte. Lanpostuen lagapena urtebeterako izango da, eta beste urte bat luzatzeko aukera egongo da.

Ekimen honek erreferente izan nahi du Itsasoaren eta irristatzearen sektorean, eta horregatik, nazioareko ikuspegiz, beste erakunde batzuekin elkarlanean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren estrategiarekin bat datorren estrategia batetik sortu da. Estrategia horretan eta Getxo Itsas Hub-en hasierako dinamizazioan, Itxaslehor-en alholkularitza arloa dago, dinamizazio sektorialen espezializatua.

Onartutako proiektuen %69 industria-sektorekoak eta industriarekin lotutako zerbitzuetakoak dira, eta % 31 Aisialdiko, Merkataritzako eta Turismoko zerbitzuekin lotuta daude. Proiektuak daude diseinuan, fabrikazioan, materialen garapenean, teknologian, zerbitzu profesionaletan, ikus-entzunezkoetan eta aisialdiko eta turismoko zerbitzuetan.

Hauek dira puntuaziorik altuena lortu duten hiru proiektuak: uretako irristatze-prototipoa garatzea turbina elektrikoen bidez; Turismoarekin eta beste batzuekin lotutako jardueren azterketa iragarlea egitea eta nautikarako eta uretako beste jarduera batzuetarako ekomaterialak sortzea.

Horietatik 11 enpresek aurkeztu dituzte (7 SM eta 3 autonomo) eta 5 ekintzaileenak dira. Proiektuen %70 bertoko enpresek eta getxotarrek zuzentzen dituzte, eta gainerako % 30a Bizkaikoak dira. Getxo Itsas Hub-ek proiektu berrietarako eska daitezkeen 2 lanpostu ditu oraindik hutsik.