BBAG BLACK EDITION header image

BBAG BLACK EDITION

Bilbao Bizkaia Action Group lan taldeei esker ona emateko ospakizuna
Ekitaldia apirilak bat, astelehenean ospatu zen BEC ean, eta han bildu ziren lan taldeen lankideak zein Bizkaiko lurraldeko turismo gaineko eragileak.
Bilbao Bizkaia Action Group BFA ak Bizkaia lurraldeko turismoaren aktibitatea garatzeko sortutako publiko zein pribatu diren erakundeen artean osotutako lan taldeen sare bat da,
Lidergoa, garapena eta marketina moduko gai garrantzitsuak jorratzen dituzten 12 gai zehatzen lan taldeek osatzen dute (Helmuga Turistikoak, Industria Turistikoak, Erosketa Turismoa, Gurutz aldien Turismoa, Gourmet Turismoa, LGBT Turismoa, Aire Konektibitatea, Turismo Inklusiboa gehi Marketingeko 4 mahai).

Lan talde hauek bi urte inguru daramate ekinean, bitarte honetan, lan talde bakoitzak, bere estrategia propioa landu duelarik, baita taktika, helburuak, eta ekintza zehatzak, helburuak lortzeko, bidean be zailtasunak gainditu behar izan direla, eta guzti hau BBAG Black Edition ospakizun ekitaldian azaldu zelarik

Denboraldi honetan, Itxaslehorrek Laguntza teknikoa eman dio lan talde sare honi, eta ekitaldian bertan be LGBT Turismoaren lan taldearen gora beherak azaltzea be tokatu zitzaigun
Bidai hau, guretzako ohorea ez ezik, plazerra eta etengabeko ikasketa bat ere izan da, batez ere, sare honek daukan profesionaltasun mailagatik