BILBAO BIZKAIAK BA DU JADA TURISMORAKO ESTRATEGIA BERRIA header image

BILBAO BIZKAIAK BA DU JADA TURISMORAKO ESTRATEGIA BERRIA

Orain dela gutxi aurkeztu egin da Bilbao Bizkaia 2030 Turismo Estrategiaren txostena, bertan zehazten dala helmugak izango duen epe ertain eta luzerako jarraibidea. Estrategia hau sektoreko hainbat eragile desberdinekin batera, bai publiko bai pribatu, jorratu egin da, hausnarketa parte hartzaile baten ondorioz formulazio adostu eta bateratua irten delarik.

Estrategiak, pertsona guztien ongizatea jartzen du oinarri, bai bisitari, bai sektoreko langile baita bertoko biztanleria be , guztiok irabazi dezaten turismoko aktibitatearekin erabat. Turismoko aktibitate hau hiru ardatzetan garatzen da. Alde batetik lurraldearen garapen orekatu eta orokorra, batez ere lurraldearen baliabideak egokituz, bisitarien harrera zainduz eta sektorearen lehiakortasuna bultzatuz.  Bestalde, turismorako marketina, ospea, nabarmena eta posizionamendu egokia lortzeko, bisitariak erakartzeko eta eragin ekonomiko positiboa lortzeko  Azkenik, gobernantzaren ardatza, ekosistema parte hartzaile eta bateratu bat izateko eta era berean turismorako adimen sistema egoki bat.  

Estrategia hau hiru palanka abiarazle eta eraldatzaile nagusietan oinarritzen da, eta hauek sektoreko eragileak aktibatu beharko dituzte, behar den bezala gauzatzeko lurraldeko jasangarri tasuna (ekonomikoa, ingurugirorena eta gizartekoa), digitalizazioa, eta berrikuntza

Itxaslehor Zerbitzu Turistikoren eginkizun nagusia gure helmugaren garapen turistikoa garatzea eta sektorearen eragileei estrategia abian jartzera laguntzea izanda, gure proiektu guztietan palanka eraldatzaile horrek ezartzera behartuta gaude.

Horrela, gure gobernantza, zein elkarlan, turismoko produktuen sormena, lurralde zein sektoreko eragileei zuzendutako aholkularitza lanetan, edo eta bisitarien harrera zerbitzuetan , jada aplikatzen gabiltza. Baina baita barne prozesuetan ere, hau da, tresna teknologiko digital barriak erabiliz, prozesu berritzaileak gure barne egituretan eta baita Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen etiko kodearekin bat eginez.