BILBAO BIZKAIAK 2020 URTERAKO BERE LAN PLANA AURKEZTU DU header image

BILBAO BIZKAIAK 2020 URTERAKO BERE LAN PLANA AURKEZTU DU

Itxaslehor leial azaldu zen Getxoko Muxikebarrin leku izan zuen eta azaldutako zenbaki handi bat elkartu zuen deialdi honetara.

 

Bilbao Bizkaiak pasa den ostegunean, otsailaren 6an, eman zion irteteko pistola-tiroa bere 2020 urte honetarako turismo lan planari. Hitzordura bertaratutakoen interesez gainezka zegoen areto baten, turismo bizkaitarraren agintariek 2019 onuragarri baten balantze bat egin zuten eta jada gure artean dagoen 2020 honetarako bere asmo handiak azaldu zituzten.

2019an lortutako mugarri batzuen artean, Nantes eta Oportorekin zabaldutako aire loturak, egindako kanpaina digitalei esker erdietsitako 107 milioi pertsonak edota 400 000€-ko inbertsioa izan zuen seinaleztapen plan bati esker seinaleztatutako 93 turismo baliabideak nabarmendu daitezke besteak beste.

2020 honi dagokionean, Bilbao Turismoko Zuzendaria den Mercedes Rodríguezek aliantza lurralde bizkaitarra sustatzeko joango den merkatu nagusiak eta B2B eta B2C ekitaldiak azpimarratu zituen. Beste merkatu batzuen artean, Bilbao Bizkaia Frantzian, Alemanian, Estatu Batuetan, Portugalen, Finlandian, Suedian, Danimarkan, Norvegian, Erresuma Batuan, Irlandan, Italian, Herbehereetan, Japonian, Turkian, Mexikon, Brasilen edo Argentinan ospatuko diren ekitaldietara joango da.

Beste alde batetik, bai Xabier Ochandianok, Bilboko Udaleko Ekonomia garatzeko Zinegotzia, bai eta Ainara Basurkok, Ekonomia sustatzeko Sailaren Foru Diputatua, ere erakunde biei Bilbao Bizkaia aliantzak eman dien indarra ala sendotasuna azpimarratu zuten eta oraindik jasangarritasun, enpresen garapen, teknologia berrikuntza… gaietan heltzeke dauden erronken inguruan mintzatu ziren.

Bilbao-Bizkaia

Xabier Ochandiano eta Ainara Basurko.

Azkenik, azaldutakoen oroitzapenerako esaldi bat geratu baldin bazen, Ochandianok esandako hurrengoa izan zen: “azkar joan nahi baldin baduzu, bakarrik joan zaitez; baina urrutira heldu nahi baldin baduzu, norbaitek lagunduta joan zaitez”; zalantzarik gabe, Bilbao eta Bizkaian turismo sektorea garatu, bultzatu eta sustatzeko ardura duten erakunde biek osatzen duten aliantza sendoa indartzen duen esaldi bat.

Iruzkinak iruzkin 1

Utzi erantzuna

Zure posta elektronikoa ez da argitaratuko. Eremu guztiak behar dira.