Berriak
Sektorea

BILBAO BIZKAIA ACTION GROUP 2019 MARTXAN JARTZEN DA header image

BILBAO BIZKAIA ACTION GROUP 2019 MARTXAN JARTZEN DA

Pasadan 2018. urtean, jadanik, 12 lan talde jarri ziran martxan lurraldeko turismoaren gainean hausnartu eta jorratzeko. Lan talde hauek turismoaren gai eta arlo…

Pasadan 2018. urtean, jadanik, 12 lan talde jarri ziran martxan lurraldeko turismoaren gainean hausnartu eta jorratzeko. Lan talde hauek turismoaren gai eta arlo desberdinak jorratzen dute, lidergoa, garapena, eta marketina ildo nagusiak izanik .
Horretarako lan tresna desberdinak erabiltzen ditu, besteak beste, “2020 Estrategia”, lidergoa garatzen dutenentzako, Laguntza Dekretua sektorea zein lurraldearen gainean lan egiten dutenentzako edo Marketing Plangintza eta 2018-2015 erako Posizionamendu Plangintza, marketing arloan ari direnentzako.
2019 honetan, asmoa, estrategia guzti horrek lurraldera eroatea izango da bereziki eragileen zein baliabideen lehiakortasuna hobetzeko. Itxaslehor Turismo Zerbitzuak bertan egongo da helburu horri eusteko prest, eta erronkak eta eragileak elkartu eta bideratzeko

DUAL FORMAKUNTZA TURISMON header image

DUAL FORMAKUNTZA TURISMON

Aste honetan bertan Deustuko Unibertsitatean izan gara bere “DUAL” Formakuntza deritzon eskaintza berria aurkezpenean Formakuntza mota honek, elkar lankidetzan eta elkarlanean du oinarria,…

Aste honetan bertan Deustuko Unibertsitatean izan gara bere “DUAL” Formakuntza deritzon eskaintza berria aurkezpenean
Formakuntza mota honek, elkar lankidetzan eta elkarlanean du oinarria, batez ere Unibertsitateak eta enpresak elkarrekin, turismo graduaren askeneko kurtsoa planifikatzeko orduan ikasleak lan merkatuan sartu orduko.
Unibertsitateko Proiektu honetan ezin zen falta, nola ez Turismoko Fakultatea
Ideiaren oinarria erraza da, enpresak erronka bat edo gehiago luzatzen ditu, ikasleak erronka aukeratu eta berari aurre egiten dio, bai unibertsitatean bertan bai enpresan lan eginez era berean. Horrela partaide guztiak irasten dute prozesuan.
Dena dala, Itxaslehorrek jada, parte hartu zuen pasadan urteko proban, eta nola ez, aurten be prest gaude parte hartzeko.
Jakintasunaren eta adimenaren gertu egotea, beti da mesedegarria


Ver todas