Udak aurreikuspen guztiak bete ditu Bizkaiko kostaldeko helmuga turistikoetan header image

Udak aurreikuspen guztiak bete ditu Bizkaiko kostaldeko helmuga turistikoetan

Pandemiak ezarritako murrizketak gainditu ondoren, espektatibak turistek uda sasoian izandako portaeran oinarritzen ziren. Bizkaiaren kasuan, zehazki, 2019an izandako bisitarien eta ostatu-gauen kopurua berreskuratzea zen helburua.

Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiko Turismo Sailak hainbat ekintza abiarazi zituen ekainean, uztailean eta abuztuan Bizkaia bisitatzeko motibazioa eta gogoa bultzatzeko. Horien artean aipatzekoak dira, besteak beste, Estatuko eta nazioarteko turismoa suspertzea marketin-ekintzen bidez, produktu turistikoak lehenestea eta bultzatzea berreskuratze hori errazteko, edo turismo-eragileekin batera marketin-kanpainak diseinatzea.

Gainera, lurraldeko turismo-lankidetzako erakundeek ekintza horiek indartu dituzte interes turistikoko hamaika ekitaldi antolatuz eta hurbileko merkatuetara zein Bilbao Bizkaia opor-leku gisa aukeratu duten gainerako bisitarientzako jarduerak abian jarriz.

Itxaslehor Zerbitzu Turistikoakw lanean ari dira Bizkaiko Foru Aldundiko Turismo Sailarentzat bulego tekniko gisa marketin eta sustapen ekintzak koordinatzeko, bai eta ekintza horien jarraipena egiteko helmugako turismo bulegoen kudeaketan ere, non turistek eskaintza turistikoarekiko duten interesa edo gogobetetasuna egiaztatzen den, eta, beraz, ekintza horien emaitza.

Harro egon behar dugu, zalantzarik gabe, erakunde publiko eta pribatu guztien artean hilabete askoan egin den ahaleginaz, 2019ko zifretara itzultzeko. Itxaslehor Turismo-zerbitzuak kudeatzen dituen turismo-bulegoetan honako alderdi hauek nabarmendu daitezke: itsas bidaien terminalak nabarmen gainditu du 2019ko bisitari-kopururik onena, % 60ko igoerarekin. Plentziako, Mundakako eta Lekeitioko turismo-bulegoek 2019koen antzeko zifrak bildu dituzte. Hala ere, Gaztelugatxeko informazio-guneak % 38 egin du behera, turismo-enklabe horretan edukiera mugatuaren murrizketak ezarri direlako hobeto kontserbatzeko, eta aireportuko informazio-puntua ere % 20 jaitsi da 2019. urtearekin alderatuta.

Turisten profilik ohikoena adin ertaineko bikoteak eta lagun-taldeak dira. Horien jatorria estatukoak direnean; katalanak, madrlilarrak eta balentziarrak, eta atzerritik frantsesak, italiarrak eta belgikarrak datozenean. Esan beharra dago, halaber, andaluziarrak eta iparramerikarrak esponentzialki hazi direla eta, alderantziz, jaitsi egin direla gazteleradunak eta britainiarrak. Gehienak Bilbon eta Urdaibaiko eskualdean alokatzen dira, eta batez besteko egonaldia 4 eta 6 egun bitartekoa da.

Zalantzarik gabe, uda ona izan da, eta espero dezagun zifra horiek hobetzen jarraitzea turismo-sektoreko eragile guztien artean.