Getxo Itsas Fest  header image

Getxo Itsas Fest

Pasaden asteburuan, maiatzak 21, larunbata, eta 22, igandea, Kirol Portuan, “Getxo Itsas Fest” jaiaren lehenengo edizioa egin zen. Ekitaldiaren helburua da bertaratzen diren pertsonei esperientzia eta erakusketa paregabeak eskaintzea, “Getxo Itsas Hub” osatzen duten enpresek egiten dituzten zerbitzu eta lanen inguruan.

Ekitaldiak, Udalaren Sustapen Ekonomiko Arloaren babesa duenak, jarduera-programa zabala eskaini du (uretako bizikletetan eta jetboardetan ibilaldiak, itsas skie berritzaileen erakustaldiak, belaontzietan eta ontzi elektrikoetan ihesaldiak), baita itsas industriari buruzko tailerrak eta hitzaldiak ere, eta dastatze gastronomikoak, besteak beste.

“Getxo Itsas Fest” jaiaren helburua da itsasoak eskaintzen dituen aukera guztiak herritarrei ezagutaraztea, betiere arlo hauetan lan egiten duten tokiko enpresen begiradaren bidez: turismo, ingeniaritza, teknologia eta I+G, merkataritza eta ostalaritza, eta kultura eta kirola.

“Getxo Itsas Fest” Getxo Itsas Hub-en duela urtebete martxan jarri zenetik dozenaka enpresak egiten duten lanaren lehen gauzatze publikoa izango da. Espazio hori Getxoko Udalaren Sustapen Ekonomikoa Arloaren ekimen gisa sortu zen, espazio bat sortzeko, itsasoarekin nolabaiteko lotura duten enpresak biltzeko eta, sinergiak sortzeaz gain, pertsona ekintzaileak eta sortzen ari diren enpresak erakartzeko, esperientziak eta dinamikak partekatuz, hub osatzen duten proiektuak aberastea lortzeko. Gaur egun, Itxaslehor Surf Consultancy proiektuak eta lankidetza-sarea dinamizatzeaz arduratzen da.