ITXASLEHOR, NOVAGOB 2026 KONGRESUAN PARTE HARTZERA GONBIDATUTA header image

ITXASLEHOR, NOVAGOB 2026 KONGRESUAN PARTE HARTZERA GONBIDATUTA

Donostian ospatuko da NovaGob Fundazioa erakundeak antolatutako 2026ko Berrikuntza Publikoaren Kongresu Nazionala. Estatuko arlo honetako topaketa nagusia da, eta urriaren 29an eta 30ean egingo da lehen aldiz Euskadin.

1.000 profesional baino gehiago bilduko dira esperientziak partekatzeko, harreman berriak sortzeko eta zerbitzu publikoen eraldaketan aurrera egiteko. Administrazioak, enpresak, startupak, zentro teknologikoak eta herritarrak elkartuko dituen kongresua izango da, lankidetzaren eta berrikuntzaren bidez egungo erronkei erantzuteko.

Turismoa ere izango da kongresuan landuko diren gaietako bat. «Turismo-politiketarako ikuspegi integrala: berrikuntza, turismo-adimena eta gobernantza» izenburupean, saio bat antolatu da turismo-politikak nola diseinatu eta kudeatzen diren berriro pentsatzeko, #NovaGob2026 kongresuan.

Honako hauek hartuko dute parte saioan:

Elisabet González — Turismo Bulego Teknikoko zuzendaria, Bartzelonako Diputazioa

Jokin Arroyo Uriarte — Aholkularitza Arloko zuzendaria, Itxaslehor Turismo Zerbitzuak

Eduardo Reyes Ojeda — Turismoaren Analisirako eta Konektibitaterako Unitateko arduraduna, Gran Canariako Turismo Patronatua

Informazio gehiago eta izen-emateak: https://lnkd.in/eGa7yhMp