ITXASLEHOR ZERBITZU TURISTIKOAK URDUÑAKO UDALETXEAREKIN BAT LAN EGINGO DU TURISMO ESTRATEGIA PLANGITZA GARATZEKO  header image

ITXASLEHOR ZERBITZU TURISTIKOAK URDUÑAKO UDALETXEAREKIN BAT LAN EGINGO DU TURISMO ESTRATEGIA PLANGITZA GARATZEKO

Urduñak badu jada turismo garapen eta kudeaketan eskarmentua, beti ere gorenengo administrazioak, esaterako Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundiak, edo eta Aiaratur Landa garapen Agentziak landutako plangintzetari esker ezarritako eremuetan bideratuta. Halan ere, bere bide propioa lantzea erabaki da hori bai, beste guztiekin bat eginez.

Hori dala eta, Itxaslehor Zerbitzu Turistiko-tik,  Urduñako udalerriak bere turismo eredua eta bidearen oinarriak ezartzeko, jarri gara Turismo Plangintza Estrategiko bat lantzen

Plangintza honek kontutan hartu behar izango du alde batetik, epe laburreko ikusmira, Covid 19 pandemiak turismo arloan sortutako egoera dala eta, baina bestaldetik, epe ertaineko ikusmira ere, edozein estrategian bezala, udalerriaren etorkizuneko ikusmira argia eduki behar delako, larrialdi baten egoerari aurre egitearen gain , are gehiago, jakin ez dakiguenean egoeraren nondik norakoak, izan ere ezta turismoaren sektorean ekiko duen eragina edo aldaketak ere ez.

Hortaz, Itxaslehor Zerbitzu Turistiko-n jarritako konfiantza eskertzen dogu, eta Urduña eta bere inguru, herritar zein sektorearen turismoaren garapen jasangarrirako giltzak lortzea espero dogu.