MEET BASQUE COUNTRY-REN HIRUGARREN EDIZIOAK NAZIOARTEKO 60 OPERATZAILE TURISTIKO INGURU HARTU ZITUEN EUSKADIN header image

MEET BASQUE COUNTRY-REN HIRUGARREN EDIZIOAK NAZIOARTEKO 60 OPERATZAILE TURISTIKO INGURU HARTU ZITUEN EUSKADIN

Itxaslehor Zerbitzu Turistikoak-ek bitartekaritzaren sektorearekin zerikusia duten agente turistikoei zuzendutako nazioarteko ekitaldi honetan laguntza eman zuen.

Euskadin, urriaren 2tik urriaren 6ra bitartean, “Meet Basque Country” egin zen, Euskadin turismoa merkaturatzeko egiten den ekitaldirik handiena. Bertan, munduko 17 herrialdetatik (Espainia, Portugal, Italia, Britainia Handia, Alemania, Belgika, Maroko, Japonia, Brasil, Argentina eta Amerikako Estatu Batuak) etorritako turismo-bitartekaritzaren sektoreko 60 profesional inguru bildu ziren.

Ekitaldia Basquetourrek, Turismoaren Euskal Agentziak, antolatu zuen, eta Itxaslehor Zerbitzu Turistikoak-ek gertu-gertutik jarraitu zuen ekitaldia, familiarizazio-bidaietako batekin batera, Touring produktuarekin lotutakoarekin, hain zuzen ere, eta urriaren 6an Iberdrola Dorrean egindako workshop-aren antolaketan parte hartuz. Jardunaldi horretan, 125 euskal enpresa eta turismo-erakundek ere parte hartu zuten.

Horretarako, Basquetourrek neurrira diseinatutako egitarau zabala eta zehatza prestatu zuen touroperadoreen interesetarako, eta aldi berean hainbat gairi buruzko bisitak egin zituen Euskadin: Touring, MICE, Confidential (Premium), Natura, Zikloturismoa eta Gastronomia.

“Meet Basque Country” delakoaren helburua hainbat merkatutako touroperadoreak ekitaldi handi batean biltzea zen, helmuga eta eskaintza ezagut zezaten eta sektoreko euskal enpresekin harreman komertzialak ezar zitzaten, etorkizun hurbilean, Euskadin bisitatzeko edo ekitaldiak eta kongresuak egiteko interesa izan dezaketen pertsonak beren herrialdeetan sustatu eta merkaturatu ahal izan ditzaten.

Azken finean, hirugarren edizio honek asko eman zuen: 17 merkatu, 60 turoperatzaile inguru, 144 euskal enpresa, 6 famtrip tematiko eta orotariko 1, 1200 bilera, 3 ekitaldi. Eta, garrantzitsuena, operatzaileek Euskadi zapore onarekin utzi zuten, bai negozio-itxaropen onengatik, bai jomugak arrakasta izan zuelako.