HEGALDIAK BIKOIZTU EGIN DIRA BILBOKO AIREPORTUAN header image

HEGALDIAK BIKOIZTU EGIN DIRA BILBOKO AIREPORTUAN

Bidaiatzeko gogoa eta txertaketaren aurrerapena nabari dira Espainiako aireportuetan. Bilboko aireportuaren kasuan, aste honetarako programatutako hegaldien kopurua aurreko astekoa halako bi da. Programatutako hegaldi nagusiak Madril, Bartzelona, Sevilla, Valentzia, Alacant, Paris, Frankfurt eta Munich dira (horien maiztasuna handitu egin da), udako helmugak, Kanariak, Balear Uharteak eta Europako beste aerodromo batzuk, Lisboa eta Amsterdam, besteak beste.
Itxaslehor Zerbitzu turistikoak Eusko Jaurlaritzaren turismo-informazioko gunea kudeatzen du. Asteko egun guztietan, goizeko 9etatik gaueko 9etara, turismo-informatzaileek terminalera iristen diren bidaiariei buruzko kontsulta ugari jasotzen dituzte. Kontsulta ohikoenen artean, honako hauek nabarmentzen dira: garraioa, euskal hiriburuetara hurbiltzeko; autoen alokairua; ostatua, non kokapena eta modu erosoenean iristeko modua azaltzen baitzaizkie; eta interes turistikoko lekuak, hirian, kostaldean edo Euskadiren barnealdean egun batzuk igarotzeko.
Bidaiarien jatorria oso desberdina da urtean zehar, Bilbok negozio-bidaiari asko jasotzen baititu urtean zehar, baina baita aisialdikoak ere, asteburuetako ihesaldiekin, ohikoenen artean. Besteak beste, Kataluniatik, Andaluziatik, Valentziako Erkidegotik edo Balear Uharteetatik etorritakoak nabarmentzen diren turismo nazionala, eta nazioarteko turismoa, batez ere, Alemaniatik, Frantziatik, Holandatik edo Italiatik etorritakoak.
Era berean, turismo-informazioko gunea egun horietan Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren ekitaldi garrantzitsuenen erakusleiho digitala da. Aldian-aldian, kartelak turismo-oihartzuna duten ekitaldien agendara egokitzen dira.
Badirudi normaltasuna aireportuetara itzultzen dela, eta oraingoz beharrezkoa dela ezarritako neurriak kontsultatzea, norako bakoitzaren arabera.
Noiz bidaiatzeko asmoa duzu? Espero dezagun laster.