EUSKAL KOSTALDEKO MUSEOEN HILABETEA 2020  header image

EUSKAL KOSTALDEKO MUSEOEN HILABETEA 2020

Zortzi urte pasa dira, Basquetourrek bultzatutako “Euskal Kostaldeko turismoaren plan zuzendariaren” baitan, Euskal Kostaldeko Museoen Sarea sortu zenetik. Gaur egun sarean 40 ekipamendu gaude, kudeaketa publikoa zein pribatua dutenak. Helburua eskaintza turistiko bati forma eman, balorean jarri eta kostaldeko eskaintza kulturala zabaltzea zen, bai bertakoentzat, baita Euskadira datozen bisitarientzat ere. Baita ere, museo, interpretazio zentro eta ondare-lekuen kudeatzaileen arteko elkarlanerako aukerak ahalbidetzea.

Itxaslehor Zerbitzu Turistikoak-en lan lankidea publiko-pribatua edo pribatuen artean bakarrik, oso inplikatuta gaude. Baliozko proiektuak garatzeko, kontsumitzen duteneei inspiratu behar zaie eta hori askoz motibatzen ditu garatzaileei elkarlana egiten. Sare hau, honen adibide on bat da.

 

Aurten 27 ekipamenduk hartuko dute parte “Hilabetean” eta 50tik gora izango dira antolatutako jarduerak, publiko ezberdin eta zabalari zuzenduak: familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisita gidatu bereziak, doako sarrerak, dastaketak, itsasontzian ibilbideak, zuzeneko ikuskizunak, etab. 100 plan baina gehiago eskainiko dira martxoaren 1an hasi eta 31 artean.

 

Gainera, Hilabetearen aitzakian, Euskal Kostaldeko Museon Sareak Instagram bidezko argazki lehiaketa martxan ipini du martxoan. Gaia: Sareko museoak eta Hilabeteko jarduerak. Hashtag-a, #EuskalKostaMuseoakLehiaketa. Saria Nekatur elkarteak eskaintzen du: Euskadiko landetxe edo nekazalturismo baten asteburua bi lagunentzat.

“Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen” egutegia eta programatutako ekimen guztien informazio zehatza nahiz Instagram lehiaketaren oinarriak sarearen webgunean jarrita daude. www.euskalkostaldekomuseoak.eus