LEIOAKO TURISMO MAHAIAREN EDIZIO BERRIA header image

LEIOAKO TURISMO MAHAIAREN EDIZIO BERRIA

Gaur egun, Itxaslehor Zerbitzu Turistikoak laguntza eta aholkularitza teknikoa ematen dio Leioako Udalari Udalerriko Plan Estrategiko Turistikoa ezartzeko. Horretarako, urtero, plana egituratzen duten ardatzetako bat edo batzuk garatuko dituen ekintza-plan bat zehazten da.

Ekintza-plan horiek sektorearekin partekatzen eta kontrastatzen dira Turismo Mahaiaren bidez, horixe Leioako ekosistema turistikoa osatzen duten eragile publiko-pribatuen ordezkarien arteko topagunea izanik.

Oraingo honetan, Leioako ekitaldi gastronomiko-sortzailearen ideiaren aurkezpena, Leioako turismo webgune berriaren egoeraren berri eman da, baita oinezko ibilbideen seinaleen egoeraren berri ere, edo Ekobideak enpresaren bitartez egindako bisita gidatuen balantzea. Gainera, Jata-Ondo (Uribeko eskualdeko turismo-kudeaketako erakundea) Uribeko eskualderako garatzen ari den planen berri eman da, Jasangarritasun Turistikoko eta Helmuga Adimenduneko Planen barruan, funts publiko garrantzitsuen laguntzarekin, batez ere Europakoak.

Gune nagusia gastronomia- eta sormen-ekitaldian jarri zen; izan ere, ekintza horrek Leioa ezagutzaren hiri gisa kokatzen laguntzen du, gastronomiarekin eta txakolinarekin integratzen du, zeharkako baliabideak Leioako turismo-eskaintzan, eta eragile protagonisten arteko loturak eta sinergiak estutzeko aukera ematen digu, hala nola udala bera, EHU eta ostalaritza-eskola.

Nolanahi ere, Leioako Turismo Mahaia parte hartzeko ezinbesteko tresna da, gero eta gehiago lankidetza publiko-pribatu eraginkorra eta koherentea egon dadin, eta konfiantza- eta hazkunde-esparru komuna sor dadin.