SAIL INN PRO TOPAKETA PROFESIONALERAKO BESTE JARDUNALDI BAT, NAUTIKAREN SEKTOREKO GARAPEN EKONOMIKORA BIDERATUA header image

SAIL INN PRO TOPAKETA PROFESIONALERAKO BESTE JARDUNALDI BAT, NAUTIKAREN SEKTOREKO GARAPEN EKONOMIKORA BIDERATUA

Martxoaren 17an, ostegunean, 09:00etan, “Sail Inn Pro”ren beste edizio bat izango da Getxo Elkartegian, nautikaren sektoreko garapen ekonomikora bideratutako topaketa profesionala, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Getxolan Udaleko Sustapen Ekonomikoaren arloak sustatua.  Ekitaldian parte hartuko dute, besteak beste, Amaia Agirre Getxoko alkateak eta Cristina Mugica Aldundiko Lehiakortasun eta Turismoko zuzendari nagusiak.

“Sail Inn Pro” jardunaldien helburua da sektoreko estatuko eta nazioarteko profesional nagusiak konektatzea, ezagutza partekatuz eta nautikaren alorrean negozio-eredu berriak arakatuz, Ekonomia Urdina deiturikoan garapen ekonomikorako motor gisa. 

Sarrera gisa, Bizkaiko iparraldeko tokiko eta eskualdeko eragileekin batera, Aldundiak eta Getxok bultzatutako Itsasoko Industria eta Deslizamendua garatzeko estrategia aurkeztuko da. Era berean, sektoreko enpresen Bizkaia mailako mapaketa eta karakterizazioa aurkeztuko dira. Proiektu honetan, Itxaslehor-ek laguntza tekniko gisa parte hartzen du. 

Jarraian, nautikako sektorearen egungo egoera eta erronkak aurkeztuko dira, Carlos Sanlorenzo ANENeko idazkari nagusiaren eskutik, eta, jardunaldian parte hartuko duten hizlariekin batera, turismo nautikoaren sektoreko erreferentziako kasuak azalduko dira, eta oraingo honetan, zehazki, Galiziako eta Bizkaiko Golkoko esperientziak.

Aztertu beharreko beste gai bat izango da sektoreko enpresen eta erakundeetako eragileen arteko lankidetza-ekimenak bultzatzearen garrantzia, sektore nautikoan enpresa-proiektuak lagundu eta bultzatzeko, lurraldean jarduera ekonomiko handiagoa sortzeko aukera garrantzitsu gisa. Horretarako, Nouvelle-Aquitainen (Frantzia) eta Valentziako Erkidegoan alor horretan izandako esperientziak azalduko dira.

Jardunaldiari amaiera emateko, mahai-inguru bat egingo da bertaratutako guztiekin, Euskal Kostaldean sektore nautikoa bultzatzeko eta garatzeko egin daitezkeen jarduerei buruz eztabaidatzeko.

Jardunaldian parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da (doan). Informazio gehiago: http://www.sailinnpro.com