PLENTZIAK 2021-2024 TURISMO-ESTRATEGIA BERRIA AURKEZTU DU header image

PLENTZIAK 2021-2024 TURISMO-ESTRATEGIA BERRIA AURKEZTU DU

Plentziako Udalak datozen 4 urteetarako turismo estrategia berria aurkeztu dio aste honetan turismo sektoreari. Itxaslehor Servicios Turísticos enpresak egin du plan hori, eta, gainera, udalerriko turismo-bulegoa kudeatzen du.
Plentziako Udalak datozen urteetan turismo arloan izango duen ibilbide orria izatea du helburu dokumentu honek. Orain arte Plentziak ez zuen estrategia turistikorik, nahiz eta aspalditik turismo arloan tradizio handia duen Bizkaiko udalerrietako bat izan.
Dokumentua hainbat fasetan egin da; lehenengo fasean egoeraren analisia edo diagnostikoa egin da; bigarrenean, formulazio estrategikoa egin da, Plentziaren misioa, ikuspegia eta balioak eta printzipioak helmuga turistiko gisa definituz; eta hirugarrenean, definizio estrategikoa egin da. Fase horretan, hainbat ardatz eta ildo estrategiko identifikatu dira, jarduera-programetan eta denbora-tarte desberdinetan garatu beharreko ekintzetan banakatuta.
Laburbilduz, Plentziak gizarte, ingurumen eta ekonomia iraunkortasunean oinarritutako turismo eredu berri baten alde egiten du, non “itsasadarrak” itsas hiribilduaren potentzial turistiko guztia egituratzen duen.
Turismo-mahaia urte honen hasieran eratu zen, eta azpisektore turistiko guztiek parte hartzen dute bertan, administrazioaren ordezkariekin batera. Hura izango da gobernantzaren funtsezko organoa, eta turismo-bulegoarekin batera palanka gisa jardungo du, turismoaren arloko estrategia hori abian jar dadin eta fruituak eman ditzan.