BILBAO BIZKAIA SUSTATZEN TAMPEREN, FINLANDIAN header image

BILBAO BIZKAIA SUSTATZEN TAMPEREN, FINLANDIAN

TAMPERRADA 2019

Aurten, Finlandiako Tampere hirian ospatzen dan “Tamperrada Pintxo Competition 2019” ekitaldian parte hartu dugu, Bilbao Bizkaia lurraldea sustatzeko gastronomiaren bitartez.

Mikko Rehinikka, finlandiar sukaldari ohia eta euskal gastronomiaren zale amorratuak sortutako ekitaldi bat da. Donostiko Tanborrada eta Bilbo be hainbestetan bisitatu ondoren eta bertako pintxo- ohitura taz maitemindu ostean, arrakastatsu bezain berri izan dan ekimen bat martxan jartzea erabaki zuela bere herrian. Pintxo lehiaketa batetan datza ekitaldia, Tampere bertan, non dagoeneko 6. edizioan batu egin ditu bere inguruan, abuztuak 19tik 23ra, 62 jatetxe, denon artean saltzen dituztela 300.000 pintxo, honek arrakastaren neurria ematen duelarik.

Eremu honetan Bizkaiako ordezkaritza txiki bat agertu gara, besteak beste Itxaslehor, 2 dantzari/ musikari eta sukaldari bat, gure gastronomia, ohiturak, kultura, eta baliabideak sustatzeko ekitaldira hurbiltzen diren pertsonen artean

Espero dugu laster datozela gero eta finlandiar gehiago gure lurraldera eta bide batez zabaldu dezatela gure kultura gastronomikoa munduan.