URDAIBAI DA EUSKADIKO LEHEN TURISMO HELMUGA JASANGARRIA  header image

URDAIBAI DA EUSKADIKO LEHEN TURISMO HELMUGA JASANGARRIA

Biosferaren Erreserba da Europarc nazioarteko agentziak emandako Turismo Iraunkorraren Europako Gutuna (CETS) egiaztatzen duen Euskal Autonomia Erkidegoko lehen destinoa.

Urte batzuetako prozesuaren ondoren, Urdaibaiko patronatuak, Urremendik eta eskualdeko 16 enpresak jaso dute aitorpen hori, ekoturismoaren printzipioetan oinarritutako turismoa garatzeko, ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren errespetuan oinarrituta.

Plan horren barruan, Itxaslehor Zerbitzu Turistikoak parte hartu du, eta Turismo Iraunkorraren Europako Gutuneko agindu eta gomendio guztiak aztertu eta egokitu ditu, Urdaibaiko Biosfera Erreserban turismo jasangarriko produktu bat sortzeko. Era berean, turismo-produktu jasangarria sortzeko hainbat tailer egin dira, merkaturatze-kanaletan lehen eskaintza pilotu bat egiteko. Nolanahi ere, produktu erakargarri berriak sortzen jarraitzeko lehen harria da, estatuko eta nazioarteko merkatuak limurtzeko; merkatu horietan, jasangarritasuna oso balio garrantzitsua da oporretarako aukera egiteko orduan.

Merkaturatzea da Urdaibaik aurre egin behar dion hurrengo fasea, eta, horretarako, CETSra atxikitzen diren eskualdeko bidaia-agentziak animatu behar ditu, ekoturismoa, administrazio publikoekin batera, eskualdeko zerbitzu-hornitzaile guztiekin batera landu dezaten.