ABIAN DA TURISMOA SUSPERTZEKO BILBAO BIZKAIAREN PLANA, COVID-19K SORTUTAKO EGOERAREN AURREAN header image

ABIAN DA TURISMOA SUSPERTZEKO BILBAO BIZKAIAREN PLANA, COVID-19K SORTUTAKO EGOERAREN AURREAN

Maiatzaren 8an, ostirala, Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasuneko eta Turismoko Zuzendari Cristina Mugikak, Bilbao Turismoko Zuzendari Mercedes Rodriguezekin batera, lurraldean turismo-sektorea suspertzeko planaren xehetasunak azaldu zizkien “Bizkaia Action Group General” (lurraldeko turismo-gobernantzako sarea) erakundeko ordezkariei.

Orainaldiko eta etorkizuneko plan horrek premiazkoan arreta jartzea proposatzen du, baina baita etorkizunari buruz hausnartzea eta estrategia birpentsatzea ere, inklusioa, jasangarritasuna, osasuna eta segurtasuna lehenetsiko dituen hazkundea bermatuz.

Planak 3 fase eta 15 jarduketa ditu. Fase hauek daude, besteak beste: urgentziakoak, batez ere sektoreari laguntza ekonomikoak emateko neurriekin; lehentasunezkoak, tokiko eskaria sustatuz eta hurbileko turismo-merkatuak eta merkatu estrategikoak testuinguru oso lehiakorrean berreskuratzea bizkortuz; eta estrategikoak, etorkizuneko agertokiari aurre egiteko, pandemiaren egoerak uzten dizkigun gako, datu eta ikasgaiekin.

Jarduera horiek diseinatu eta abian jartzeko, 17 barne-lantalde inguru antolatu dira (Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilbao Ekintzaren arteko talde mistoak), eta horiek, era berean, sektoreko eta lurraldeko turismo-helmugako eragileekin batera lan egin beharko dute, BBAGren lan-taldeen edo ohiko lan-sareen bidez.

Itxaslehor Turismo Zerbitzuak, BBAGren bulego teknikoa den aldetik, goian aipatutako ekipoetako bateko kidea izango da. Zehazki, “barne-turismoa” sustatzeko proiektu bat abian jartzeko. Balio erantsia ematea espero dugu.

Lan handia egin da aurkeztu arte, eta orain proiektua lurreratu eta denok norabide berean lan egin behar dugu. Ez da lan erraza, baina zumeak daude; antolaketa ona, plana, finantzaketa eta aktoreen beharra eta borondatea.

Utzi erantzuna

Zure posta elektronikoa ez da argitaratuko. Eremu guztiak behar dira.