Leioak, “Leioa Gastro+ (ART) 2023” ekitaldia martxan jarri du Itxaslehor Zerbitzu Turistikoen laguntzarekin  header image

Leioak, “Leioa Gastro+ (ART) 2023” ekitaldia martxan jarri du Itxaslehor Zerbitzu Turistikoen laguntzarekin

Izatez, ideia hau 2021. Urtean David Moraren laguntzarekin, Itxaslehor Zerbitzu Turistikok idatzitako Turismo Plangintza Estrategikotik ateratakoa da, besteak beste Ekintza planaren barne jorratutako profil gastronomikoaren ondorioz asmatutakoa hain zuzen ere.

 

Leioako Turismo Mahaiak egiaztatu duen proiektua da, eta, aldi berean, beste erronketako batekin lotuta dago: EHU/UPV, Ostalaritza Eskola eta Leioako Udala hurbiltzea, anfitrioi eta gurutze-bide gisa, udalerria berrikuntza, ezagutza eta heziketa gastronomikoko gune gisa kokatzea duela helburu.

 

LEIOA GASTRO+ ART  2023

Proiektuaren planteamendua lau ideia edo ardatzetan oinarritu da

 

  1. Leioari ospea sortzea, bizi-kalitatea duen udalerri gisa, ezagutzaren sortzaile gisa.
  2. Artisau-sormena sustatzea erakundeen eta prestakuntza-eremuen arteko lankidetzaren bitartez
  3. .Iraunkortasunean oinarritutako gastronomiaren aldeko apustua, sasoiko sukaldaritzan, eskualdeko produktuekin eta elikagaien xahuketa gutxituz
  4. . Leioztarra gizarteari harrotasunez ondarea utzi, Leioa izena daraman menu eta mahai-tresnaren moduan.

 

Balore horiek inspiratu dituzte fusio honetan funtsezko bi piezak: mahai-tresna eta menua. Sormen topaketen bidez, bi taldeak harremanetan jarri ziren, parekatu daitezkeen kontzeptuak, formak eta zaporeak harmonian bilatzeko.

 

Leioa Gastro+Art -en ospakizuna, beraz, proiektu holistikoaren lehen edizioa bihurtzen da, sendotzeko asmoarekin eta edizio berri bakoitzean jakintza-arlo ezberdinen arteko elkar puntuak aztertuko dituena, eta, aldi berean, sortuko dena. Mendibilen ikusgai egon daitezkeen eta udalerrira bisitak sortzeko erakargarri diren ekitaldiak, piezak edo lanak.