HELMUGAN ESPEZIALIZATUTAKO TURISMO-AHOLKULARITZA: THE BASQUE ROUTE header image

HELMUGAN ESPEZIALIZATUTAKO TURISMO-AHOLKULARITZA: THE BASQUE ROUTE

Turismo-aholkularitzako urte batzuk dira jada. Izan ere, horixe da ITXASLEHORen enpresa-jarduera globalaren negozio-ildo nagusietako bat. Baina, aldi berean, azpilerro bat baino gehiagotan bana daiteke, horietako bat helmuga jakin batean espezializatutako turismo-aholkularitza izanik.

 

Hain zuzen ere, The Basque Route proiektuan ITXASLEHOR Turismo Zerbitzuak-Servicios turísticos enpresak turismo-aholkularitzako zerbitzua ematen du, Touring produktuan eta EUSKADI BASQUE COUNTRY helmuga turistikoan espezializatutako laguntza tekniko gisa.

 

Hala, proiektu honen esparruan agindu zaigun azken zereginetako bat, gure enpresak euskal lurraldeari eta bere turismo-egiturari buruz duen ezagutzari esker, ostegunero, ekainaren 18tik abuztuaren 6ra arte, 22:30etik aurrera ETB 2 euskal kate publikoak emititzen duen “The Basque Route” telebista-programarako grabatzen eta ekoizten ari diren edukiak proposatzea izan da.

 

Horretarako, turismo-intereseko hainbat erakargarriren inguruan, programaren gidariak egin ditzakeen aisialdi-jardueren inguruan, ikus-entzunezko baliabide onak lor daitezkeen lekuen inguruan, saioa iradokitzailea izan dadin programan ager daitezkeen pertsona interesgarrien inguruan, euskal herritarrak berriz kontsumitzera erakarriko dituzten saltoki erakargarrien inguruan azterketa eta bilaketa sakon bat egin dugu.

 

Egiten ari garen lanak fruituak emango dituela espero dugu eta egiteke dauden kapituluetan ere programa arrakastatsua izango dela. Ez ahaztu, ostegunero, 22:30ean, ETB 2n!

 

Gustatu al zaizu eduki hori? Bada, nahi baduzu, partekatu zure lagunekin, hemen behean ikus ditzakezun botoiren bat sakatuz, eta, horrela, zabaltzen lagunduko diguzu!