EUSKADI BASQUE COUNTRY-K

EUSKADI BASQUE COUNTRY-K "SPORTS & EVENTS EUROPE" EKITALDI KOMERTZIAL TURISTIKOAN AUKERA BERRIAK BILATZEN DITU

Itxaslehor Zerbitzu Turistikoak Euskadi Basque Country helmuga turistikoaren errepresentazioan parte hartu du ekitaldi honetan, golfeko turismo-produktuaren laguntza tekniko gisa

Euskadi Basque Country helmuga turistikoak S&E Europe 2026 ekitaldi turistiko-komertzialean parte hartu du, Basquetourren bidez (Turismoaren Euskal Agentzia), gure lurraldea sustatzeko eta kirol-eremuan eta segmentu horrekin lotutako ekitaldietan aukera berriak bilatu ahal izateko.

S&E Europe kirol-turismoan eta Europako ekitaldietan espezializatutako B2B topaketarik handiena da. Bosgarren edizioa Sevillan egin du, 2026ko martxoaren 23tik 25era, eta honako hauek bildu ditu: helmugak, hotel-kateak, kirol-instalazioak dituzten hotelak, kirol-zentroak, klubak, unibertsitate-campusak, DMC espezializatuak, tiketing-enpresak, garraioa eta aseguruak, kirol-turoperadoreak, bidaia-agentzia espezializatuak, training-kanpinen antolatzaileak, kluben eta federazioen travel managerrak, hospitality-enpresak, MICE agentziak eta kirol-ekitaldien antolatzaileak.

Topaketak Europa eta Ipar Amerikako nazioarteko 300 erosle baino gehiago bildu ditu, 1.000 milioi euroko erosketa-ahalmenarekin, baita bi kontinenteetako 300 hornitzaile eta helmuga inguru ere.

Bi egun eta erdian eta bi gauetan, 8.000 negozio-bilera egin dira aurrez, eta sektoreko merkataritza-plataforma indartsuenetako bat bihurtu da ekitaldia.

Zehazki, Euskadi Basque Countryri dagokionez, 30 lan-bilera egin dira, etorkizuneko negozio-aukeretan gauzatu daitezkeenak, bai helmugarako, bai bertan finkatutako turismo- eta/edo kirol-enpresetarako.