BILBAO BIZKAIAN IRTEERAK ETA TXANGOAK PRESTATZEN header image

BILBAO BIZKAIAN IRTEERAK ETA TXANGOAK PRESTATZEN

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako BARNE TURISMO PLANGINTZA pean, elkarlanean ari gara, Itxaslehor Turismo Zerbitzuak, Bilbao Bizkaia Action Group bulego tekniko legez taldearen  barne, etxetik gertu gozatzeko eta errez erosi daitekeen aisialdi eskaintza baten sormenean eta komertzializazio lanetan.

Azken baten, web orrialde inspiratzaile eta praktikoa sortzean datza proiektua, non 50-100 aktibitateen artetik aukeratu eta erreserbatzeko aukera emango da bain familian, bikotean edo ta taldean egiteko behin Covid 19k eragindako konfinamendua pasa ahala. Hori bultzatzeko, kanpaina emozional bat martxan jarriko da Bizkaitarrak  gertuko jarduerak kontsumitu ditzaten.

Gure ekarpenak, Itxaslehor Zerbitzu Turistikoak, laguntzaile tekniko gisa, produktuaren sormen prozesu horretan zehazten dira batik bat,  jakinik Lurraldeko Kudeaketa Erakunde, Enpresa Elkarte eta eragile guztiekin elkarlan prozesua izan beharko dala, zehaztuz estrategiko diren  irteera zein txango edo eta esperientzia mota ezberdinak merkatuko eskaera bermatzeko. Produktua berak, sektorearen beharrizanak asetu beharko ditu baina batez ere, Bizkaiko biztanlerekiko bizigarri suertatu behar dira.

Behin eskaintza aukeratuta eta aurrez ezarritako ezaugarriekin bat antolatuta, esaterako, merkatu talde aukeratuak, produktu motak edo lurraldeak, komertzializazio plataforma batetara pasatuko dira bertan saltzera jartzeko.

Bien bitartean erreserba-zentral batetan lanean ari da eskaintza turistiko guzti horri irteera emateko. Covid-19k aurten eduki duen turismo sektorean eraginaren ondorioetatik berpizteko eta bizkaitarrek Bizkaian bertan kontsumitzeak duen garrantzia ikusi arazteko moduko plataforma inspiratzaile bat sortuko da. Lehenengo momentu batetan 50-100 plan desberdin kaleratzeko asmoaz lanean gaude. Hauek, www.visitbiscay.eus lurraldeko web orrialdeari loturiko plataforman salgai egongo dira modu errez baten eta kalitatezko edukiez batera.

Edozelan ere,  izatez epe laburrean gure biztanleei zuzendutako ekonomia sustatzeko plangintza bat izanda ere, izan daiteke gelditzera datorren proiektu batetan bihurtzea eta beste publiko desberdinei egokitu eta zuzentzea, mugak ireki eta negozio aukera berriak sortzen diren einean.

Utzi erantzuna

Zure posta elektronikoa ez da argitaratuko. Eremu guztiak behar dira.