ITXASLEHOR KORONABIRUS GARAIETAN: (TELE)LANEAN DIHARDUGU header image

ITXASLEHOR KORONABIRUS GARAIETAN: (TELE)LANEAN DIHARDUGU

Ikusezina. Kutsakorra. Kaltegarria. Eta oso arrokatsua. Bai, halakoa da COVID-19a, jada sobera ezagutzen dugun eta zakarki gu kolpatzeko asmoarekin orain dela aste batzuk heldu zen birusa. Eta hara nola egiten ari den!

ITXASLEHORen, bai osasun agintariek bai eta Errege Dekretuak (zeinen bitartez pasa den martxoaren 14tik alarma egoera deklaratu den) iradokitzen digutenari kasu eginez, gure taldearen zatirik nagusienak konfinatuta eta telelanean dihardu. Lan taldeko kideren baten presentzia fisikoa nahitaez eskatzen duten gai logistikoei erantzuteko taldearen zati minimo bat baino ez dugu mugitzen lan zentro batzuetara.

Hala eta guztiz ere, ez diogu, behin ere, bai bizitzea tokatzen ari zaigun errealitatearekin bai eta gure bezeroekin konprometituta egoteari utzi; ondorioz, gure etxeetatik, alde batetik birusaren eusteari laguntzen eta, beste alde batetik, gure bezero guztiei gertuko zerbitzu profesional eta aditu bat ematen jarraitzen dugu.

Dena lehen bait lehen “normaltasunera” bueltatu ahal izan dadin, guztion artean birus hau eta bere efektuak gelditzeko garaia da.

Animo!