PLANIFIKATZEKO ORDUA. BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO TURISMOKO ZUZENDARITZAK MARTXAN JARRIKO DU BILBAO BIZKAIAKO TURSIMOAREN SEKTOREA BULTZATZEKO PLAN BAT header image

PLANIFIKATZEKO ORDUA. BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO TURISMOKO ZUZENDARITZAK MARTXAN JARRIKO DU BILBAO BIZKAIAKO TURSIMOAREN SEKTOREA BULTZATZEKO PLAN BAT

Argi dago egoera barri honek eragile guztiok mugiaraziko digula. Alde batetik, bakoitzaren aktibitatea birplanteatzera, eta nola ez, etorkizuna, bai epe laburreko, bai luzarokoa ere bir planifikatzera. Administrazioa ere kasu honetan, pausu bat aurrera ematen ari da erantzunaren lidergoa hartuz.

Bizkaiako Foru Aldundiko Turismoko Zuzendaritza , Bilbao Bizkaiako turismo sektorearen sustapen plan batetan ari da lanean, egoera barriari aurre egiteko eta sektorea bir aktibatzeko asmoarekin, alde batetik urgentziazko neurriak hartuz, eta konfinamenduaren osteko lehentasuneko ekintzak, zein epe laburreko ekintzak ere gehituz

Informatu, ezagutza eta eredu baliagarriak partekatu, sektorea lagundu, posible diren neurriak adostu, ekarpenak egin, plangintzan eta erabakietan partehartu… hau guzti hau dagokio momentu honi.

Horretarako tresna egokia da Bilbao Bizkaia Action Group (Bizkaiko Foru Aldundiaren Turismoko Zuzendaritzak Bilbao Bizkaiaren lidergoa eta helmugako gobernu adimendua garatzeko, sortutako publiko- pribatu sarea) gobernu eredu partehartzailea, Itxaslehorek turismoko aholkulari moduan, idazkaritza teknikoa jorratzen duela

Aurrekoari lotuta, aipatu beharrezkoa da gobernu sistema honen eginkizuna transmisio kate legez, batez ere momentu larri hauetan, non parte hartzen duten alde guztietako eragileen arteko elkar entzutea ain garrantzitsua suertatzen da , ahalik eta azkarren erabakiak hoberenak hartzeko.

Idazkaritza teknikoan lanean gabiltza helmuga turistiko legez prest egoteko ahalik eta modu egokienean, behin “coronavirus” pasatu eta egoera barriaren aurrean, besteak

Azken baten, guztiok batera egoera honetatik ateratzera, ikuspuntu eta norabide argi eta bateratu batekin, baita ahalegin eta energiak partekatuz.