TURISMO KUDEAKETA ETA TURISMO PRODUKTUEN GARAPENA, USTEZ, OINARRIZKOAK IZANGO DIRA COVID-19AREN ONDORENGO EUSKAL TURISMO SEKTOREAREN SUSPERRALDIARI BEGIRA
Euskadik gure lurraldera etortzen diren bisitari anitzen arreta bereganatzeko baliabideak, paisaiak eta aukerak dituela sobera ezaguna da. Hala eta guztiz ere, turismo kudeaketa apropos bat gauzatzera eta turismo produktu garapen egoki bat inplementatzera ia derrigortuak egongo garen egoera baten aurrean aurkitzen gara.
Horregatik, ITXASLEHORen ez diogu pandemiaren ondoren geratuko den egoera nolakoa izan daitekeen pentsatzeari utzi eta turismo sektore sendo bat eratzea beharrezkoa ikusten dugu, osasun larrialdiaren aurreko garaian jotzen ari zen sendotasun berberarekin, ala sendotasun handiagoarekin, hori posible baldin bada, itzul daitekeen turismo sektorea.
Turismo kudeaketan eta turismo produktuen garapenean dugun gaitasunaren erakusgarri bezala, landu dugun azken proiektuetako bat erakutsi nahi dugu. The Basque Route proiektuaz ari gara, BASQUETOURek, Turismoaren Euskal Agentziak sustatua eta zeinentzat ITXASLEHORek laguntza tekniko zerbitzua ematen duen.
Zehazki, proiektu horrentzat bururatu eta koordinatu dugun ikus-entzunezko sustapen pieza aurkeztu nahi dugu. #NahitaezkoSahiesbideak traol-hitzaren bidez euskal lurraldea bere errepideen bitartez; mundu anglosaxoian road trip bezala ezagutua den bidai baten bitartez; paisaia, baliabide, esperientzia, jarduera… desberdinen bitartez ezagutzera eman nahi izan dugu.
Euskadin, hortaz, turismo sektorearen indarberritze ala susperraldia estrategia egoki bat hartzean datza, non eskudun administrazioek eta sektoreko agenteek, beraiek, partekatutako joko baten bai turismo kudeaketa bai eta turismo produktuen garapena sartu beharko liratekeen.