Berriak

ITXASLEHOR KORONABIRUS GARAIETAN: (TELE)LANEAN DIHARDUGU header image

ITXASLEHOR KORONABIRUS GARAIETAN: (TELE)LANEAN DIHARDUGU

Ikusezina. Kutsakorra. Kaltegarria. Eta oso arrokatsua. Bai, halakoa da COVID-19a, jada sobera ezagutzen dugun eta zakarki gu kolpatzeko asmoarekin orain dela aste batzuk…

Ikusezina. Kutsakorra. Kaltegarria. Eta oso arrokatsua. Bai, halakoa da COVID-19a, jada sobera ezagutzen dugun eta zakarki gu kolpatzeko asmoarekin orain dela aste batzuk heldu zen birusa. Eta hara nola egiten ari den!

ITXASLEHORen, bai osasun agintariek bai eta Errege Dekretuak (zeinen bitartez pasa den martxoaren 14tik alarma egoera deklaratu den) iradokitzen digutenari kasu eginez, gure taldearen zatirik nagusienak konfinatuta eta telelanean dihardu. Lan taldeko kideren baten presentzia fisikoa nahitaez eskatzen duten gai logistikoei erantzuteko taldearen zati minimo bat baino ez dugu mugitzen lan zentro batzuetara.

Hala eta guztiz ere, ez diogu, behin ere, bai bizitzea tokatzen ari zaigun errealitatearekin bai eta gure bezeroekin konprometituta egoteari utzi; ondorioz, gure etxeetatik, alde batetik birusaren eusteari laguntzen eta, beste alde batetik, gure bezero guztiei gertuko zerbitzu profesional eta aditu bat ematen jarraitzen dugu.

Dena lehen bait lehen “normaltasunera” bueltatu ahal izan dadin, guztion artean birus hau eta bere efektuak gelditzeko garaia da.

Animo!

GORLIZKO TURISMO BULEGOA GOI SASOIARAKO PRESTATZEN ARI DA header image

GORLIZKO TURISMO BULEGOA GOI SASOIARAKO PRESTATZEN ARI DA

Martxoaren erdian udaberria gainean daukagunean turismo bulegoak turista etorriaren garai handienarako prestazen dira. Urtearen hasieran egindako plangintza guztiak bere burua probatzen du; kudaketa,…

Martxoaren erdian udaberria gainean daukagunean turismo bulegoak turista etorriaren garai handienarako prestazen dira. Urtearen hasieran egindako plangintza guztiak bere burua probatzen du; kudaketa, produktuen eta ekitaldien  dinamizazioa, promozioa eta nola ez, harretaren kalitatea.

Itxaslehor Zerbitzu Turistikoak 20 urte daramatza kalitate turistikoa lantzen eta beraz hobekuntza jarraitua. Gorliz-eko turismo bulegoa ziurtatu dago kalitate turistikoko Q-arekin eta beraz neurtzen du eta hobekuntza-mekanismoak jartzen ditu bere prozesu guztietan.

Marketing turistikoa dagokionez, gaurko komunikazio-kanalak Sare Sozialak eta blogak dira. Arlo honetako eraketa funtsezko egiten da informatzaile turistikoaren postu bat aukeratzeko orduan. Itxaslehor Zerbitzu Turistioak-ek bere ahalegin guztia jartzen du gaur egunerako egokitutako profesionalak bilatzeko, oraingo honetan egin duen Gorliz-eko turismo bulegorako bezala.

Turistek web orriak, plataformak edo gure helmugen eta baliabide turistikoen foroak bisitatzen dituzte. Sektore guztien koordinazioa eta estrategi turistiko ohoikoa eukitzea oso garrantzitsua da arrakasta lortzeko.

 

EUSKAL KOSTALDEKO MUSEOEN HILABETEA 2020  header image

EUSKAL KOSTALDEKO MUSEOEN HILABETEA 2020

Zortzi urte pasa dira, Basquetourrek bultzatutako “Euskal Kostaldeko turismoaren plan zuzendariaren” baitan, Euskal Kostaldeko Museoen Sarea sortu zenetik. Gaur egun sarean 40 ekipamendu…

Zortzi urte pasa dira, Basquetourrek bultzatutako “Euskal Kostaldeko turismoaren plan zuzendariaren” baitan, Euskal Kostaldeko Museoen Sarea sortu zenetik. Gaur egun sarean 40 ekipamendu gaude, kudeaketa publikoa zein pribatua dutenak. Helburua eskaintza turistiko bati forma eman, balorean jarri eta kostaldeko eskaintza kulturala zabaltzea zen, bai bertakoentzat, baita Euskadira datozen bisitarientzat ere. Baita ere, museo, interpretazio zentro eta ondare-lekuen kudeatzaileen arteko elkarlanerako aukerak ahalbidetzea.

Itxaslehor Zerbitzu Turistikoak-en lan lankidea publiko-pribatua edo pribatuen artean bakarrik, oso inplikatuta gaude. Baliozko proiektuak garatzeko, kontsumitzen duteneei inspiratu behar zaie eta hori askoz motibatzen ditu garatzaileei elkarlana egiten. Sare hau, honen adibide on bat da.

 

Aurten 27 ekipamenduk hartuko dute parte “Hilabetean” eta 50tik gora izango dira antolatutako jarduerak, publiko ezberdin eta zabalari zuzenduak: familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisita gidatu bereziak, doako sarrerak, dastaketak, itsasontzian ibilbideak, zuzeneko ikuskizunak, etab. 100 plan baina gehiago eskainiko dira martxoaren 1an hasi eta 31 artean.

 

Gainera, Hilabetearen aitzakian, Euskal Kostaldeko Museon Sareak Instagram bidezko argazki lehiaketa martxan ipini du martxoan. Gaia: Sareko museoak eta Hilabeteko jarduerak. Hashtag-a, #EuskalKostaMuseoakLehiaketa. Saria Nekatur elkarteak eskaintzen du: Euskadiko landetxe edo nekazalturismo baten asteburua bi lagunentzat.

“Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen” egutegia eta programatutako ekimen guztien informazio zehatza nahiz Instagram lehiaketaren oinarriak sarearen webgunean jarrita daude. www.euskalkostaldekomuseoak.eus

 

BARAKALDOKO TURISMO PLANGINTZA ESTRATEGIAKOAREN 1. FASEA BUKATUTA. ELKARLANAREN BALIOAREN EREDU header image

BARAKALDOKO TURISMO PLANGINTZA ESTRATEGIAKOAREN 1. FASEA BUKATUTA. ELKARLANAREN BALIOAREN EREDU

Itxaslehor Turismo Zerbitzuak, Barakaldo moduko helmuga turistiko bati , Euskadiko mapa turistikoan indarrez ager daiten, balio berezia emateko, hain eraginkor izaten den lan…

Itxaslehor Turismo Zerbitzuak, Barakaldo moduko helmuga turistiko bati , Euskadiko mapa turistikoan indarrez ager daiten, balio berezia emateko, hain eraginkor izaten den lan talde profesional baten elkarlana burutu du.

Horretarako David Mora bezalako turismo arloan aditu den profesional handi baten laguntza izan du eta horrez gain, Deustuko Unibertsidadearen Turismoko 3. Mailako maisu eta ikasleena ere, berezitasun handiena norabide biko proiektua sortu dala, non “ekiten ikasi egiten da eta ikasten ekin egiten da”, eta oinarri horretan, turismoaren planifikazioaren ezagutza eta praktika elkartu dira.

Hau da , “Win-Win” oinarrian sortutako harreman edo akordio honek utzi digu helmuga horren gaineko ikuspuntu desberdinak egiaztatzea, besteak beste herritarren eta bertako eragileen partehartzea ere kontutan izanda.  Barakaldoren irudia modu egokian komunikatzeko 4 ezaugarri nagusi ezarri ditugu , baita nahi ditugun bisitarien taldeak zehaztu, 4 produktu nagusi eta 3 osagarri jorratzeko aukeratu ere, eta horrez gain 5 ardatz estrategiko garatzeko ezarri ditugu

Orain, plangintzaren bigarren faseari hasiera eman beharko zaio eta horren ondoren plangintza guzti hori garatzeari.

TURISMOAK %27 HAUNDITU DU LEA ARTIBAI-EN ETA LEKEITIO APEU NAGUSI BEZALA header image

TURISMOAK %27 HAUNDITU DU LEA ARTIBAI-EN ETA LEKEITIO APEU NAGUSI BEZALA

2019an batu diren datuak Lea Artibaiko turismo bulegoetan, bai Ondarroan eta Lekeition, iazkoak haunditu dituzte. Gehikuntza honetako parte handia Itxaslehor Zerbitzu Turistikoak, Lekeitioko…

2019an batu diren datuak Lea Artibaiko turismo bulegoetan, bai Ondarroan eta Lekeition, iazkoak haunditu dituzte.

Gehikuntza honetako parte handia Itxaslehor Zerbitzu Turistikoak, Lekeitioko turismo bulegoen arduraduna, merkataritza planaren ondorio da. Plan honen barruan ekintza batzuk azpimarratu daitezke:

Alde batetik, Euskadiko harkor agentziekin fam trip-ak edo familiarizazio bidaiak egin dira, Lekeitioko baliabide turistiko guztiak lehen eskuko ezagutzeko. Horretarako web orri berri bat eta foileto ezberdinak disenatu dira, gida eta mapa turistikoak sektoreko enpresa guztietan banatzeko eta nazioko azoka turistiko nagusietan sustatzeko.

Beste alde batetik, Andra Mari elizako tarifak estutu egin dira, familien eskaerari egokituz, eta azkenik, itsasargia, Euskal Kostaldeko museoak urtean zehar egiten diren kanpaina ezberdinen bitartez sustatu da, adibidez, Instagram-aren lehiaketa, euskal museoen hilabetea edo sarearen deskontu txartela.

BILBAO BIZKAIAK 2020 URTERAKO BERE LAN PLANA AURKEZTU DU header image

BILBAO BIZKAIAK 2020 URTERAKO BERE LAN PLANA AURKEZTU DU

Itxaslehor leial azaldu zen Getxoko Muxikebarrin leku izan zuen eta azaldutako zenbaki handi bat elkartu zuen deialdi honetara.   Bilbao Bizkaiak pasa den…

Itxaslehor leial azaldu zen Getxoko Muxikebarrin leku izan zuen eta azaldutako zenbaki handi bat elkartu zuen deialdi honetara.

 

Bilbao Bizkaiak pasa den ostegunean, otsailaren 6an, eman zion irteteko pistola-tiroa bere 2020 urte honetarako turismo lan planari. Hitzordura bertaratutakoen interesez gainezka zegoen areto baten, turismo bizkaitarraren agintariek 2019 onuragarri baten balantze bat egin zuten eta jada gure artean dagoen 2020 honetarako bere asmo handiak azaldu zituzten.

2019an lortutako mugarri batzuen artean, Nantes eta Oportorekin zabaldutako aire loturak, egindako kanpaina digitalei esker erdietsitako 107 milioi pertsonak edota 400 000€-ko inbertsioa izan zuen seinaleztapen plan bati esker seinaleztatutako 93 turismo baliabideak nabarmendu daitezke besteak beste.

2020 honi dagokionean, Bilbao Turismoko Zuzendaria den Mercedes Rodríguezek aliantza lurralde bizkaitarra sustatzeko joango den merkatu nagusiak eta B2B eta B2C ekitaldiak azpimarratu zituen. Beste merkatu batzuen artean, Bilbao Bizkaia Frantzian, Alemanian, Estatu Batuetan, Portugalen, Finlandian, Suedian, Danimarkan, Norvegian, Erresuma Batuan, Irlandan, Italian, Herbehereetan, Japonian, Turkian, Mexikon, Brasilen edo Argentinan ospatuko diren ekitaldietara joango da.

Beste alde batetik, bai Xabier Ochandianok, Bilboko Udaleko Ekonomia garatzeko Zinegotzia, bai eta Ainara Basurkok, Ekonomia sustatzeko Sailaren Foru Diputatua, ere erakunde biei Bilbao Bizkaia aliantzak eman dien indarra ala sendotasuna azpimarratu zuten eta oraindik jasangarritasun, enpresen garapen, teknologia berrikuntza… gaietan heltzeke dauden erronken inguruan mintzatu ziren.

Bilbao-Bizkaia

Xabier Ochandiano eta Ainara Basurko.

Azkenik, azaldutakoen oroitzapenerako esaldi bat geratu baldin bazen, Ochandianok esandako hurrengoa izan zen: “azkar joan nahi baldin baduzu, bakarrik joan zaitez; baina urrutira heldu nahi baldin baduzu, norbaitek lagunduta joan zaitez”; zalantzarik gabe, Bilbao eta Bizkaian turismo sektorea garatu, bultzatu eta sustatzeko ardura duten erakunde biek osatzen duten aliantza sendoa indartzen duen esaldi bat.

BERDEAGO NATURE AZOKAREN ZORTZIGARREN EDIZIOA DURANGON ARRAKASTA IZAN DU header image

BERDEAGO NATURE AZOKAREN ZORTZIGARREN EDIZIOA DURANGON ARRAKASTA IZAN DU

Jasangarritasunaren Euskal Azoka berezi egiten duten pallet eta lastoaz aparte, urtero hurbiltzen diren nobedade eta esperia berriak bereizten dute. Durangon azokak bisitari kopuru…

Jasangarritasunaren Euskal Azoka berezi egiten duten pallet eta lastoaz aparte, urtero hurbiltzen diren nobedade eta esperia berriak bereizten dute. Durangon azokak bisitari kopuru ona mantentzen du, 16 100 pertsonek Landako Gunea bisitatu eta berdeagon azaldutako tematikarekin bat egin dutelarik.

Bizkaia kostaldeko turismo lankidetza-erakundeak; Urremendi, Lea Artibai eta Jata Ondok azoka honetan parte hartu dute Itxaslehor Zerbitzu Turistikoen petsonala kontratatuz, hiru eskualdeen Durangaldeako jendeari natura eta enogastronomiako eskeintza hurbiltzeko asmoz. Helburu nagusia ibiliak bultzatzea da, Bizkaiko helmugeen merkatu turistiko garrantzitsuenetako bat bisitari-fluxuen urtaroa laguntzen dutenak.

Orokorrean, esperientzi positiboa izan da zeren jende asko eskualdeen ibilbide eta plan ezberdinetan interesatutuz hurbildu da.

BILBAO BIZKAIA FITURREKO 40 GARREN EDIZIOAN PARTE HARTU DU header image

BILBAO BIZKAIA FITURREKO 40 GARREN EDIZIOAN PARTE HARTU DU

Urtarrilaren 22tik 26etara Madrileko Turismo Azoka ospatu da. 255.000 bisitari, 918 erakutzaile, 11.040 enpresa eta 165 herrialde edo eskualde batu dira Fiturren. Bilbao…

Urtarrilaren 22tik 26etara Madrileko Turismo Azoka ospatu da. 255.000 bisitari, 918 erakutzaile, 11.040 enpresa eta 165 herrialde edo eskualde batu dira Fiturren.

Bilbao Bizkaiak, Itxaslehor Zerbitzu Turistikoen eskuz, kostaldeko eta barrualdeko eskeintza aurkeztu ditu. Parke naturalak, herriak, museoak, industriako ondarea, gastronomía, turismo aktiboa, ostatuak, garraio publikoa eta lurraldeko toki berezienak izan dira Bilbao Bizkaiaren tresnak familiak eta Madrileko bisitariak erakartzeko.

Azpimarratu behar da Txakolinaren foileto berria, Turismoko diputatuaren laguntzarekin  aurkeztuta eta Bizkaiko txakolinaren katak asteburuan zehar Txakolinguneko pertsonalaren esker. Arrakazta handia euki dituzte.

Beste aldetik, bisitariak ibilbideak, egun batzuetako planak, leku bereziak bazkaltzeko edo kultur agendak, lurraldeko mapak eta ostatuak eskatzen dituzte.

Orokorrean, aurtengo azoka oso positiboa izan da. Euskadiren stand-a sari berezia lortu du eta 2 mila pertsona baino gehiago pasa dira .

PLENTZIAKO UDALAK ITXASLEHORREN ZERBITZUAK KONTRATATU DITU header image

PLENTZIAKO UDALAK ITXASLEHORREN ZERBITZUAK KONTRATATU DITU

Itxaslehor Zerbitzu Turistikoak Plentziako turismo bulegoa kudeatuko du Urtarrilaren 1etik enpresa hau, esperientzi handikoa arlo honetan, heldu da Plentziara turismoa lantzen segitzeko. Plentziako…

Itxaslehor Zerbitzu Turistikoak Plentziako turismo bulegoa kudeatuko du

Urtarrilaren 1etik enpresa hau, esperientzi handikoa arlo honetan, heldu da Plentziara turismoa lantzen segitzeko.

Plentziako ardatz turistiko nagusiak hauexek izango dira; Plentzia kostaldeko helmuga baten kokatu, iraunkorra eta guztientzako irekia, enpresa turistikoen eta merkataritzaren lehiari laguntzea eta turismo arduradunagatik apustu eginez herritarren sentsibilizazio turistikoa positiboki areagotzea.

Helmuga hauek lortzeko Turismoko mahia martxan ipiniko da eta agente turistiko guztien artean urtero plan turistiko bat landuko da tresna bezala.

Donostiak Surf Hirien Munduko Sarearen bileran parte hartu du, Brasilen  header image

Donostiak Surf Hirien Munduko Sarearen bileran parte hartu du, Brasilen

Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak Brasilgo Santos hirian izan ziren Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak…

Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak Brasilgo Santos hirian izan ziren

Donostia Surf City klusterreko ordezkariak eta bertako surf enpresak Brasilgo Santos hirian izan ziren azaroaren 22an, Surf Hirien Munduko Sarearen (WSCN) topaketan parte hartzen. Donostia Sustapenak sare haren sorreran parte hartu zuen. Halaber, Donostiak gidatzen du sarea jardueren antolaketan, eta iazko edizioan ekitaldiaren anfitrioi izan zen. Donostiako ordezkaritzan bertako hainbat enpresak parte hartu zuten, eta beren produktuak parte hartzaileen artean aurkezteko baliatu zuten aukera. Esku hartu zuten firmen artean daude Ocean Glasses, Surflogic eta Skis Sancheski.

Sare honen helburu nagusia da surfaren negozioaren inguruko jakintza transferitzea eta surfak gure hiri esparruetan sortzen duen negozio ereduarekin lan egitea. Itxaslehor Surf Consultancy sarearen idazkaritza eroaten du.

Azaroaren 22tik 24ra bitartean, ostiraletik igandera, Surf Hirien Munduko Sarearen (WSCN) Nazioarteko Biltzarra egin zen São Pauloko kostaldeko Santos hirian. Ekitaldi horretan, hamaika herrialdetako 40 agintari inguru eta kirolariak elkartu dira. Hain zuzen ere, WSCN sarea osatzen duten hirietako ordezkariak izan ziren Santosen: Donostia (Espainia), Montañita (Ekuador), Viña Del Mar (Txile), Arica (Txile), Ericeira (Portugal), Viana do Castelo (Portugal) New Plymouth (Zeelanda Berria), Lacanau (Frantzia), Durban (Hego Afrika), Huanchaco (Peru) eta Las Palmas (Kanariar Uharteak). Ekitaldi horretan, Espainiako Salinas hiriak ofizialki bat egin zuen WSCN sarearekin. Halaber, Montevideoko (Uruguai) eta El Salvadorreko Turismo Bulegoko gonbidatuak ere izan ziren.

Programa horretan, besteak beste, surflariak, gobernuetako agintariak eta enpresariak elkartu ziren. Hala, enpresa nazionalak zein nazioartekoak batzen dituzten negozioetako mahai-inguruak eta eztabaidak egin ziren, baita musika-emanaldiak eta Prancha Oca emakumezkoen surf-jaialdia ere.

Ekitaldiaren irekiera SESC-Santos antzokian izan zen. Irekiera ekitaldi ofizialean, Mark Lund surflari eta enpresariarekin solasaldia eta Bella Huna Água-Vivaren musika emanaldia izan ziren, hainbat gonbidaturi ongietorria eginez, hala nola Reunion Band, Marcelo Mira (Alma Djem), Neco Carbone, Mark Lund, Nuno, Edinho Leite, Mauro Raposo, Jacuí eta Ronaldo Gui.

Konferentzia Santoseko Udalak eta WSCN sareak antolatu zuten, eta helburua zen bertako jarduera ekonomikoa areagotzea (negozioak, turismoa, enplegua eta programa sozialak), mundu zabaleko surf hirien jakintza eta lankidetza trukatuz. Santos hiriak 2014an antolatu zuen lehenbizikoz WSCN sarearen bilera bat. Iazko edizioan, Donostian izan zen ekitaldia.