Berriak

Jokin Arroyo, ofizialki World Surf Cities Networkeko enbaxadore global izendatua header image

Jokin Arroyo, ofizialki World Surf Cities Networkeko enbaxadore global izendatua

Nazioarteko sare horrek Europan duen lehen enbaxadorea da Itxaslehor-eko surf aholkularitza arloko zuzendaria izendatua izan da bere ibilbide nabarmenagatik, konpromisoagatik eta surfa eta…

Nazioarteko sare horrek Europan duen lehen enbaxadorea da

Itxaslehor-eko surf aholkularitza arloko zuzendaria izendatua izan da bere ibilbide nabarmenagatik, konpromisoagatik eta surfa eta bere komunitateen garapenean egindako ekarpen esanguratsuengatik.

Izendapen ofizialaren gutunarekin batera, Jokin Arroyo-k “Nazioarteko Enbaxadoreen Jokabide Kodea” ere jaso du; kode horrek gidatuko ditu bere eginkizunak eta jarduera-printzipioak ezartzen ditu. Bere eginkizuna funtsezkoa izango da sarearen nazioarteko proiekzioan, kide diren hirien arteko lankidetza sustatzeko, eta surfaren bidez garapen jasangarria eta gizarteratzea bultzatzeko ekimenetan.

Munduko Surf Hirien Sarea (WSCN) surfaren garapena aberastasun sozial eta ekonomikoaren iturri gisa sustatzen duten hirien arteko lankidetza-sarea da. Amerika, Afrika, Europa eta Ozeaniako hiriek euren ezagutza partekatzen dute eta surfaren inguruko ekimenetan elkarlanean aritzen dira.

Gaur egun, 16 hirik osatzen dute sare hori, eta horien artean Donostia dago, 2011n sortu zen beste hiri batzuekin batera, “Surf City” kluster-estrategiari bultzada emateko.

ARRAIN AZOKA PRO header image

ARRAIN AZOKA PRO

Bermeok itsaso eta irristatze sektoreko jasangarritasuna eta lehiakortasuna uztartzeko jadunaldi bat hartuko du Datorren maiatzaren 16an, Arrain Azokaren inaugurazioaren baitan, ARRAIN AZOKA PRO…

Bermeok itsaso eta irristatze sektoreko jasangarritasuna eta lehiakortasuna uztartzeko jadunaldi bat hartuko du

Datorren maiatzaren 16an, Arrain Azokaren inaugurazioaren baitan, ARRAIN AZOKA PRO jardunaldi profesionala ospatuko da Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Bizkaiko itsaso eta irristatze ekosistemako enpresei, profesional eta eragileei zuzenduta egongo da. Jardunaldi honen helburua negozio-eredu jasangarriagoak, berritzaileagoak eta kolaboratiboagoak sustatzen jarraitzea da.

Koldo Goitia Markuerkiaga Eusko Jaurlaritzako Itsasertzaren Garapeneko, Portuetako eta Itsas Gaietako zuzendariak parte hartuko du. Euskal itsasertzak eta portuek ekonomia urdinerako trantsizioan duten zereginari buruzko esku-hartze estrategikoa eskainiko du.

Jardunaldiak honako osagaiak izango ditu: erakundeetako ordezkarien hitzaldiak, aurreko edizioetan sortutako  lankidetza-kasu arrakastatsu baten aurkezpena, eta networking gidatuaren gune bat, empresa eta profesionalen arteko benetako konexioak errazteko diseinatua.

“Jasangarritasuna eta lehiakortasuna elkarrekin existitu ez ezik, elkar indartu dezaketela erakutsi nahi dugu. Topaketa hauek funtsezkoak dira ekosistema enpresarial sendo, berritzaile eta konektatua eraikitzeko”, azaldu dute antolakuntzatik.

ARRAIN AZOKA PRO jardunaldia Bizkaiko itsaso eta irristatze ekosistema dinamizatzeko proiektuaren parte da, Bermeoko Udalak sustatua, Getxoko Udala–Getxolan eta Jata-Ondo Uribe Landa Garapen Agentziarekin lankidetzan, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Orekan Sakonduz programak finantzatzen du.

Jardunaldia Arrain Azoka 2025eko jarduera profesionalen baitan kokatzen da, Bizkaiko kostaldeko ekonomia urdinaren eta enpresa berrikuntzaren erreferentziazko gune bihurtuz.

PROGRAMA

10 BIDAIA-AGENTE ETA KAZETARI ALEMANIAR BAT EUSKADI BASQUE COUNTRY-N IBILI DIRA GRAND TOURRA EZAGUTZEKO header image

10 BIDAIA-AGENTE ETA KAZETARI ALEMANIAR BAT EUSKADI BASQUE COUNTRY-N IBILI DIRA GRAND TOURRA EZAGUTZEKO

ADAC Reisen Alemaniako merkatuan ospe handiena duen agentziako 10 agente eta FVW Travel Talk hedabideko kazetari bat gure lurraldetik ibili ziren apirileko lehen…

ADAC Reisen Alemaniako merkatuan ospe handiena duen agentziako 10 agente eta FVW Travel Talk hedabideko kazetari bat gure lurraldetik ibili ziren apirileko lehen egunetan. Itxaslehor Turismo Zerbitzuak-ek koordinatu zuen bidaiaren programa eta garapena.

ADAC

Euskadi Basque Country-k Alemaniako merkatutik zetorren familiarizazio-bidaia bat hartu zuen apirilaren 2tik 6ra. Sektore turistikoko 11 profesionalek, Frankfurteko Espainiako Turismo Bulegoko ordezkari batekin batera, gure lurraldeko erakargarri turistiko ospetsuenetako batzuk zeharkatu zituzten, helmuga turistikoa hurbilagotik ezagutzeko eta epe labur/ertainean beren eskaintza turistikoaren barruan programatu ahal izateko.

Sektoreko 12 profesional horiek alokairuko lau ibilgailutan bidaiatu zuten, hiru profesional ibilgailu bakoitzean, esperientzia nork bere kasa bizitzeko asmoz. Hala ere, egia da ibilgailu bakoitzak aldez aurretik adostutako bidaia-programa bat izan zuela, parte-hartzaile guztiek Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat txoko eta esperientzia ezagutzeko aukera izan zezaten.

Oso bidaia desberdina izan zen, izan ere, nahiz eta une batzuetan tokiko bi turismo-gidarik lagundu, parte-hartzaile guztiek izan zuten gure errepideetan zehar gidatzeko aukera eta, horrela, esperientzia lehen pertsonan sentitzeko aukera.

Euskadi Basque Country Grand Tour, funtsezko helburuak dituen proiektua

Garrantzitsua da azpimarratzea eta gogoraraztea 2030erako Turismo Iraunkorraren Euskal Estrategian ondo identifikatutako hainbat helburu lortu nahi dituen proiektua dela, eta funtsezkoak direla gure helmuga turistikoa garatzeko, hala nola:

– Urtarokotasuna kentzea

– Deszentralizazioa / Deskontzentrazioa

– Gure jmugan batez besteko egonaldiaren igoera

– Gure helmugan batez besteko gastuaren igoera

– Erakargarri turistikoak proiektu jakin baten inguruan artikulatzea

BILBOKO AIREPORTUKO TURISMO BULEGOAK BERE IRUDIA EGUNERATU ETA EUSKADI BASQUE COUNTRY GRAND TOUR-I BALIOA EMAN DIO header image

BILBOKO AIREPORTUKO TURISMO BULEGOAK BERE IRUDIA EGUNERATU ETA EUSKADI BASQUE COUNTRY GRAND TOUR-I BALIOA EMAN DIO

Itxaslehor Turismo Zerbitzuak-ek prozesu hori babestu eta lagundu du, bai bere turismo-informatzaileen taldearen bitartez egindako ekarpenetatik, bai Euskadi Basque Country Grand Tour produktuaren…

Itxaslehor Turismo Zerbitzuak-ek prozesu hori babestu eta lagundu du, bai bere turismo-informatzaileen taldearen bitartez egindako ekarpenetatik, bai Euskadi Basque Country Grand Tour produktuaren laguntza teknikoaren bidez irudi berria diseinatzeko ideian izandako lankidetzatik.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Bilboko aireportuko turismo-bulegoaren kanpoko zein barneko irudia eguneratu du, haren itxura berritzeko, balioa emateko eta Euskadi Basque Country helmugari dagokion irudi korporatiboago batera egokitzeko asmoz.

Zentzu horretan, Itxaslehorrek i-tourbask, Turismo Bulegoen Euskal Sarearekin eta Basquetour, Turismoaren Euskal Agentziarekin lankidetzan jardun du, indarrean dauden sorkuntza-pieza horiek asmatu, koordinatu, ekoitzi eta muntatzeko faseetan.

Laburbilduz, Bilboko aireportuko turismo-bulegoak irudia berritu du, eta Itxaslehor Turismo Zerbitzuak izan da, beste eragile batzuen artean, kate horretako kate-mailetako bat. Horri esker, bisitariak gure lurraldean lurreratzen diren unean Euskadi Basque Country turismo-helmugaren irudia ahalik eta erakargarriena, gaur-gaurkoena eta iradokitzaileena izatea da asmoa.

ITSAS BIDAIEN DENBORALDIAK 90 ITSASONTZI ETA 150.000 BISITARI BAINO GEHIAGO EKARRIKO DITU BIZKAIRA. header image

ITSAS BIDAIEN DENBORALDIAK 90 ITSASONTZI ETA 150.000 BISITARI BAINO GEHIAGO EKARRIKO DITU BIZKAIRA.

Martxoaren 17an hasi zen Getxoko terminalean itsas bidaien denboraldi berria. Bilboko Portuak 90 geldialdi gainditzea aurreikusten du, 150.000 bisitarirekin. Bederatzi gurutzontzik gaua egingo…

Martxoaren 17an hasi zen Getxoko terminalean itsas bidaien denboraldi berria. Bilboko Portuak 90 geldialdi gainditzea aurreikusten du, 150.000 bisitarirekin. Bederatzi gurutzontzik gaua egingo dute eta hiruk ontziratzeko aukera emango dute. Azpimarratzekoa da Queen Anne, Ritz Carlton eta Asuka II itsasontzi enblematikoen bisita.
Maiatza eta abuztua izango dira hilabeterik zailenak, 19 eta 15 itsasontzi iritsiko baitira, hurrenez hurren, Bizkaiko kostaldera.
Itxaslehor Turismo Zerbitzuek beste urtebetez jarraituko dute Eusko Jaurlaritzak portuko bi terminaletan dituen turismo-informazioko guneak kudeatzen. Turismo-informatzaileak buru-belarri arituko dira Getxon lehorreratzean bisitariek dituzten behar guztiak asetzeko. Autobusek tourrak, garraio publikoa edo pribatua egiten dituzte metro-geltokietara edo Bilbora joateko, etab.
Britainiarrek eta iparramerikarrek bisitatzen gaituzte gehien, nahiz eta azken urteotan bisitari alemaniarra hazten ari den. Bidaiarien profila, oro har, senior seniorrena da, posizio ekonomiko ona dute eta helmugaren benetakotasuna bilatzen dute; kultura, gastronomia eta erosketak dira kontsulta ohikoenak.
Itsas bidaien turismoak hedatzen jarraitzen du, eta garrantzitsua da turismo jasangarri eta iraunkor bihurtzeko behar diren tresna guztiak jartzea, beste helmuga finkatuago batzuek jasaten dituzten masifikazioak saihesteko. Ziur gaude inplikatutako agente guztien artean arrakasta izango dugula.

"Surfa, Ekonomia Urdina eta Turismo Iraunkortasuna" Surf Herrien Sarearen proiektuaren esparruan Jardunaldi Profesionalak

Surfaren eta surf-turismoaren sektorearekin lotutako profesional eta enpresei zuzendutako ekitaldia da, hainbat adituk parte hartuko dute, hainbat lan-esparrutatik. Itxaslehor Surf Consultancy jardunaldi hauetan…

Surfaren eta surf-turismoaren sektorearekin lotutako profesional eta enpresei zuzendutako ekitaldia da, hainbat adituk parte hartuko dute, hainbat lan-esparrutatik.

Itxaslehor Surf Consultancy jardunaldi hauetan parte hartuko du hizlari gisa, “Surf-sektorearekin lotutako enpresentzako erronkak” gaiaren inguruan.

Jardunaldi hauek Surf Herrien Sarearen proiektuaren esparruan egiten dira. Ekimen hau Espainia Esperientziak programak finantzatzen du, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan. Proiektuan Carballo eta Ferrolterra mankomunitatea (Galizia), Castrillón (Asturias), Ribamontán al Mar (Kantabria) eta Getxo (Euskadi) udalerriak parte hartzen dute.

Egitaraua

📅 Martxoak 27, osteguna
🕥 10:30 – Zabalkunde eta sentsibilizazio jardunaldiak ikasleekin. 5. eta 6. mailako ikasleek ozeano-kulturari eta jasangarritasun-hezkuntzari buruzko jardunaldi batzuetan parte hartuko dute.
🕓 16:00 – Egokitutako surf tailerra Cantabria en Rosa eta Rosa Navidad elkarteekin.
📍 Kantabriako Surf Federazioaren eskutik, bularreko minbizia duten emakumeentzako saioa, inklusioa eta ongizatea itsasoan sustatzeko.
🕔 17:00Kostaldeko espazioen araudiaren konparazio-azterketa.
📍 Somo Surf Zentroan mahai-ingurua egingo da, Getxoko Udalaren laguntzarekin, surfaren eta kostaldeko turismoaren inguruko araudia hobetzeko.

📅 Martxoak 28, ostirala
🕙 10:00II. Jardunbide Egokien Topaketa. 📍 Somo Surf Zentroa
🎤 Ongi etorria: Ribamontán al Mar udaleko alkatea edo zinegotzia.

🔹 1. BLOKEA | KOSTALDEKO ESPAZIOEN KUDEAKETA ETA HONDARTZEN EDUKIERA-GAITASUNA

  • Alberto González | Valdoviñoko alkatea (A Coruña, Galizia).
  • Bárbara Ondiviela | Kantabriako Unibertsitateko Ingurumen Hidraulikako Institutua (IH Cantabria) eta Itsasertzeko Ekosistemen Taldeko ikertzailea.
  • Jacobo Suárez | GOODLIFE Aholkularitzako zuzendaria.

🔹 2. BLOKEA | SURF-SEKTOREAREKIN LOTUTAKO ENPRESENTZAKO ERRONKAK

  • Daniel García | Wavegardengo Surf Operazioen zuzendaria.
  • Jokin Arroyo | Itxaslehor Surf Consultancyko Aholkularitza Arloko zuzendaria.
  • Ana Abati | CEO eta Marketing Manager Abside Studio-n.

🎤 Moderatzailea: Zuberoa Andrés (Maule Productions).

BILBO-BIZKAIA BESTE BEHIN ERE IZANGO DA FITUR NAZIOARTEKO AZOKAN header image

BILBO-BIZKAIA BESTE BEHIN ERE IZANGO DA FITUR NAZIOARTEKO AZOKAN

Urtarrilaren 22tik 26ra FITUR ospatu da. IFEMA MADRIDek antolatutako Nazioarteko 45. Turismo Azokak bere ateak ixten ditu parte-hartze eta asistentzia datu bikainekin. Hala,…

Urtarrilaren 22tik 26ra FITUR ospatu da. IFEMA MADRIDek antolatutako Nazioarteko 45. Turismo Azokak bere ateak ixten ditu parte-hartze eta asistentzia datu bikainekin. Hala, FITURek iragarri du aurreikuspenak gainditu dituela, eta, lehen balantze batean, 255.000 bisitarira hurbildu dela. Lehen hiru egunetan hazkunde berezia izan du, 155.000 profesional izan baititu.
Bertaratze-kopuru bikain horiekin batera, eta guztira bederatzi pabiloi izanik, FITUR 2025ek bere lidergoa sendotu du parte-hartzeagatik ere, eta 9.500 enpresa baino gehiago hartu ditu 884 standetan zehar, eta munduko 156 herrialde bildu ditu. Nabarmentzekoa da 101 herrialdek parte hartzen dutela ordezkaritza ofizialarekin.
Azoka Espainiako Errege-Erreginek inauguratu zuten azokaren lehen egunean, baita Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak inauguratu zuen Euskadiko stand-a ere. Stand horrek, gainera, sari bat jaso du bere originaltasunagatik eta lan onagatik. Txalaparta kontzeptu gisa hartuta, 900 m2-ko erakustokiak soiltasuna eta irmotasuna ikus-entzunezko pantaila handiekin eta zura elementu tradizional gisa uztartu ditu.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaiko Euskal Kostaldeko erakusmahaia Itxaslehor Zerbitzu Turistikoak kudeatu du, eta 1,500 pertsonari baino gehiagori eman zaie arreta, profesionalen eta azken publikoaren artean. Kontsulta aipagarrienak lurraldean hainbat egunetan zehar planak egiteko ohikoak izan dira: ibilbideak, familiako jarduerak, gastronomia, bisita kulturalak eta baita karabana-eremuak edo landa-inguruneko ostatuak ere.
2025eko edizioak urte turistiko on bat iragartzen du, non helmugek iraunkortasunaren eta urtarokotasunaren aurkako apustua egiten duten garapenerako zeharkako ardatz gisa.

 ITXASLEHOR ZERBITZU TURISTIKOAK DURANGOKO AZOKAN header image

ITXASLEHOR ZERBITZU TURISTIKOAK DURANGOKO AZOKAN

Abenduaren 5etik 8ra Durangoko Azokaren 59. edizioa ospatu zen. Aurten ere euskal kulturaren erakusleiho handia izan da eta, hortik harago, sortzaile eta kulturzaleen…

Abenduaren 5etik 8ra Durangoko Azokaren 59. edizioa ospatu zen. Aurten ere euskal kulturaren erakusleiho handia izan da eta, hortik harago, sortzaile eta kulturzaleen arteko harremanetarako plaza ere izan da. Sorkuntzak ekitaldi eta erakustokietan erakutsi dira, eta sortzaileek publikoaren babesa jaso dute aurrera begira lanean jarraitzeko.
Durangoko Azokaren zabalkundeari esker, euskal kulturak leku bat hartu du espazio publikoan, euskal kultura bizitzeko aukera ematen dien aterki bat, Azokan parte hartzea balio positiboekin lotzen baitute. Kultura maite dutenei dei egin zaie Durangoko Azokara joan daitezen, kultur sistema osasuntsu baterako ezinbesteko katebegia direla aitortuz, eta egun hauetan izan den bisitarien joan-etorriak erakutsi du kulturzaleak prest daudela erantzukizun hori beren gain hartzeko.
Landako Guneak mota ezberdinetako 100 erakusketari baino gehiago bildu zituen, literatura, diskografia, musika edo informazio turistikoa, besteak beste. Urkiola-Durangaldea landa garapenerako elkarteak Itxaslehor Zerbitzu Turistikoak kontratatu zuen Durangaldeari buruzko informazioa emateko espazioaren kudeaketa. 4 egunen artean, ia 900 pertsonak hartu zuten parte standean, eta interes handia erakutsi zuten oinezko eta btt ibilbideen, mapen, kultura-ondarearen eta landa-ostatuen inguruan. Ikusleen % 95 Bizkaikoak dira, baina Gipuzkoakoak, Kataluniakoak edo Frantziakoak ere izan dira.
Durangoko Azoka oso finkatuta dagoen azoka da, eta turismoaren presentzia funtsezkoa da bisitariei eskualdeko eskaintza erakusteko. Urtea 60. edizioa izango denez, ziur nago ez galtzeko moduko ekitaldia izango dela.

Abenduaren 11 eta 12an ospatuko da Sopela Surf Business Meetingaren VIII. edizioa. header image

Abenduaren 11 eta 12an ospatuko da Sopela Surf Business Meetingaren VIII. edizioa.

Surfari buruzko nazioarteko kongresuaren edizio berria publiko guztientzat zabalik dago, bereziki, Surfaren eta Itsasoaren Industriako langileentzat, ekintzaileentzat, eragile eraldatzaileentzat eta industrian hasi nahi…

Surfari buruzko nazioarteko kongresuaren edizio berria publiko guztientzat zabalik dago, bereziki, Surfaren eta Itsasoaren Industriako langileentzat, ekintzaileentzat, eragile eraldatzaileentzat eta industrian hasi nahi duten irristatze-kirolen zaleentzat.

 

Sopelako Tokiko Garapen Arloak antolatuta, Itxaslehor Surf Consultancyren laguntza teknikoarekin, gaurkotasuneko eta intereseko ezagutza eta gaiak baturatzen saiatzen da, profesionalen arteko hitzaldi eta topaketen bidez jardunbide egokien trukea eta erakusketa indartuz, tokiko profesionalak eta ekintzaileak inspiratzea eta laguntzea helburu duena.

 

Industriako azken joerak ezagutzeko gune bat. Gainera, sarea egiteko aukera paregabea da; beraz, aldez aurretik izena emanda eta doan parte hartzera animatzen zaitugu.

 

Kurtzio Aretoan, lehenengo egunean, emakumeak protagonista nagusi izango diren hitzaldi inspirazionalak eskainiko dira, Nadia Erostarbe surflari olinpiko zarauztarra buru dela.

 

Sektoreko emakumezko enpresaburuek mahai-inguru batean parte hartuko dute, eta erronkak eta kasu arrakastatsuak aztertuko ditugu, beti proiektu berriak eta etorkizun handikoak jaiotzen diren pintxo networking klasikoarekin amaitzeko.

 

Bigarren jardunaldia, kongresuaren egoitza den Kurtzion ere, sektoreko enpresa eta profesionalei zuzenduta dago. Euskadiko Behatoki Turistikoa euskal kostaldea bisitatzen duen surfeko turistaren profilari buruz eta joera berriei buruz lortutako datuak ezagutuko ditugu zuzenean.

Parte hartu nahi duzun ekintza aukeratu eta eman izena. Doako sarrera, aldez aurretik izena emanda. Edukiera mugatua. www.surfbusinessmeeting.eus

ITXASLEHOR INTUR 2024ko AZOKAN URTE BAT GEHIAGO IZAN DA header image

ITXASLEHOR INTUR 2024ko AZOKAN URTE BAT GEHIAGO IZAN DA

Aurten ere, Bilbo-Bizkaiaren babespean, Itxaslehor Zerbitzu Turistikoek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren sustapen turistikorako standa kudeatu dute. Azaroaren 15etik 17ra Barne Turismoko…

Aurten ere, Bilbo-Bizkaiaren babespean, Itxaslehor Zerbitzu Turistikoek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren sustapen turistikorako standa kudeatu dute. Azaroaren 15etik 17ra Barne Turismoko azokarik garrantzitsuena Valladoliden egin da, eta oraingo honetan turismoaz gain, ARPA ere egin da, arte eta kultur ondarearen beste kultur ekitaldi bat.
27. edizioan, Espainiako eta Portugalgo erkidego asko daude urteroko hitzordu horretan, eta helmugek turismo-produktuak eskaintzen dituzte. Bilbo-Bizkaiari dagokionez, txakolina izan da lehen egunean aurkeztu zena, Leire Sáez Bizkaiko Foru Aldundiko Turismo zuzendariaren eskutik. Bertan, Bizkaiko Txakolinaren Ibilbidea osatzen duten 10 ibilbideak erakutsi zituen. Ibilbide horrek hainbat upategi batzen ditu lurraldeko eskualdeetan zehar, baliabide turistiko garrantzitsuenen bitartez, Bizkaiko eta Valladolideko jende ugariren aurrean.
Aurkezpenarekin batera, txakolin- eta idiazabal-dastatzeak egin ziren asteburu osoan zehar, eta hori oso pozgarria izan zen Bilbo-Bizkaia erakustokia bete eta esperientzia enogastronomiko handia eraman zuen publikoarentzat.
Itxaslehor Zerbitzu Turistikoek 3 informatzaile turistikoren bidez kudeatu zuten satanda, eta 1.000 pertsona baino gehiagori eman zieten arreta, hainbat gairekin: ibilbideak, enogastronomia, turismo irisgarria, familia-planak, turismo- eta kultura-ondarea, ostatuak edo museoak.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak Gaztela eta Leongo hurbileko merkatuaren aldeko apustua egin dute. Merkatu hori gorantz doa, eta espero dezagun 2025ean leial izaten jarraitzea eta Bilbao-Bizkaia bisitatzen jarraitzea.